Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak

Europa

DATU INTERESGARRIAK:

  • Azalera: 10.530.750 km2
  • Herrialdeak: 48
  • Handiena: Errusia Europarra (3.955.818 km2)
  • Punturik altuena: Monte Elbrus. Errusia (5.642 m)
  • Punturik baxuena:Mar Caspio (itsas mailatik 28 m-ra)
  • Tenperatura maximoa:50 °C (Sevilla. España)
  • Tenperatura minimoa:–55 °C (Ust’Shchugor, Errusia)

Europa, Ozeano Artikoaren, Ozeano Atlantikoaren eta Mediterraneoaren artean dagoen kontinente txikia da. Hori dela eta, Asia kontinenteari lotuta dagoen penintsula bat dela esan dezakegu, eta bi kontinenteek Eurasia deritzon blokea osatzen dute. Gibraltargo itsasarteak Afrikatik bereizten du.

Europako kostaldean itsaso ugari daude (Barents, Baltikoa, Ipar itsasoa, Kantauri itsasoa, Mediterraneoa ...). Oso kostalde koskatsua da, eta bertan, ugari dira lurmuturrak (Ipar lurmuturra, Finisterre, San Bizente...), golkoak (Botniakoa, Bizkaikoa, Liongoa...), penintsulak (Eskandinaviakoa, Jutlandiakoa, Bretainiakoa, Iberiarra, Italiakoa, Balkanetakoa...), eta uharteak ere (Islandia, Faroe, Britaniar uharteak, Balearrak, Sizilia, Kreta, Rodas...).

Erliebean hiru multzo hauek garbi bereizten dira:

  • Lautada zabalak gutxi gorabehera, Europaren azaleraren erdia hartzen du eta Atlantikoko kostaldetik Ural mendietaraino luzatzen da.
  • Mendigune eta ordoki zaharrak kontinentearen iparraldean eta erdialdean daude.
  • Mendi gazteak hegoaldean ditugu.

Mendiei dagokienez, iparraldean, Eskandinaviako penintsulan, Eskandinaviar mendiak nabarmenduko ditugu (Kabnekaise 2.111 m). Mendi zaharrak dira, eta horregatik, forma biribilduak dituzte eta ez dira oso altuak. Ekialdera, Europaren eta Asiaren arteko muga eginez, Ural mendiak daude. Hegoaldera mendi gazteagoak eta, ondorioz, altuagoak daude: Pirinioak (Aneto 3.404 m), Erdialdeko Mendigunea, Alpeak (Mont Blanc 4.810 m), Karpatoak (Tatra Garaia 2.663 m) eta Kaukaso Mendiak (Elbrus 5.642 m). Apur bat bereiztuta eta hegoalderago, Balkanak eta Dinariar Alpeak daude; azkenik, Apeninoek Italiako penintsula zeharkatzen dute, alderik alde, iparraldetik hegoaldera.

Aneto
Mont Blanc
Elbrus

Europako ibaiak, oro har, nahiko motzak dira eta ez dute emari handirik. Ozeano Artikoan itsasoratzen dira Petxora eta Ipar Dvina. Mendebaldeko Dvina, Vistula, Elba, Rhin, Sena, Loira, Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir, besteak beste, Ozeano Atlantikoan edo horren itsasoetan itsasoratzen dira. Mediterraneora, berriz, Ebro, Rodano eta Po ibaiak doaz. Danubio, Dniester, Dnieper eta Don ibaiek Itsaso Beltzean isuritzen dituzte urak . Eta, azkenik, Kaspiar Itsasora Volga ibaia (nabiga daitezkeen ibaietatik Europako ibai nagusienetarikoa) eta Ural doaz.

Volga

Europako iparraldean nolabaiteko garrantzia duten aintzirak ditugu ere: Ladoga, Onega, Saimoa, Inari edo Vänern.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.