Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak
Atala: Mesopotamia

Zibilizazioaren hasiera: Sumertarrak eta akadiarrak

Lur ureztatuak

Gaur egun Irak dagoen tokian, bada bi ibairen igarobide den lautada zabal bat, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Ibaiek hainbat meandro eta inguru zingiratsu osatzen dituzte, beren urek eta beren ibaiadarretakoek neguak hotzak izaten dira eta euri gutxi egiten du. Horixe da Mesopotamia deitu zuten lurraldea, eta izenak "ibaien arteko" lurraldea dela adierazten du. Ezagutzen den lehen kultura hantxe garatu zen.

Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai horiek uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak izateaz gain uzta bertan behera geratzeko arriskua zekarten. Arazo horri irtenbidea emateko, garai hartako biztanleek dike eta ubideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetatik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.

Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen. Ezagutzen ditugun lehenak sumertarrak eta akadiarrak izan ziren. Lehenengoak hegoaldean bizi ziren eta iparralderago bigarrenak. Hiri-estatuetan bizi ziren eta horietako bakoitzak biztanleak elikatzeko behar hainbat lur zituen; beren burua gobernatzen zuten, hau da, independenteak ziren. Eta gainerako hirietatik edo herri nomadetatik babesteko harresi handiak egin zituzten herritarrek.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.