Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Natur inguruneak
Atala: Natur ingurune epelak
Natur ingurune epela Iberiar Penintsulan
Iberiar penintsula
Natur ingurune ozeanikoa Iberiar penintsulan, iparraldean eta ipar-mendebaldean hedatzen da. Inguru horietako ezaugarri nagusia basoa da. Egurra ateratzeko, nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiapenek eragin duten atzerapena azpimarratu behar da, baita suteen ondoriozkoa ere. Basoaren suntsipenaren ondorioz, zuhaixkaz, belarrez eta sasiz betetako landak agertu dira. Zelaiak ere badaude. Natur ingurune kontinentalak Iberiar penintsulako zati handi bat hartzen du. Basoaren suntsiketa oso handia da, eta horregatik, landaredia oso urria. Arteek eta pinazi-pinuek osatzen dute basoa. Hori desagertzean sasitza agertzen da. Natur ingurune mediterranearra: itsaso horrek hartzen duen kostaldean ageri da batez ere. Artelatza, pinuak eta sasiak dira landare-espezie nagusiak. Etengabe gertatzen diren suteek eta giza jarduerak landaredia suntsitu egin dute, turismoaren garapenaren ondorioz itsasotik gertu dauden inguruetan batez ere. Gaur egun, natura zaintzeko gero eta interes handiagoa dago eta, horregatik, inguru asko natur parke izendatzeko eskatu da. Besteak beste: Somiedo, Europako Mendiak, Ordesa etab.
|