Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Euskal Herria erromatarren garaian

Euskal Herria Erromatarrak heldu zirenean

Erromatarren konkistaren unean, euskal lurraldean kultur ezaugarri berdintsuak zituzten herri batzuk bizi ziren. Hizkuntza berezi bat, euskara, eta antzeko ohiturak eta bizimodua zituzten herrialde haiek. Ptolomeo izan da herri haien kokapenari buruzko informazio gehien eman zuena:

Euskal Herriko tribuak
  • Baskoiek Euskal lurraldearen zatirik handiena hartzen zuten. Gaur egungo Nafarroako lurretan zeuden; hegoaldetik Ebroraino eta ekialdetik Ejea de los Caballeroseraino iristen ziren.
  • Barduliarrak Baskoien mendebaldeko auzokideak ziren. Gaur egungo Gipuzkoako lurraldea hartzen zuten eta Toloño mendilerroraino iristen ziren.
  • Karistiarrak Deba eta Nerbioi ibaien arteko lurraldean bizi ziren, hegoaldetik Trebiñoko konderriraino iristen zirelarik.
  • Beroiak gaur egungo Arabar Errioxako lurraldean bizi ziren.
  • Autrigoiak Nerbioitik gaur egungo Laredoraino iristen ziren. Kantabroen ondoan zeuden eta hegoaldetik Okako mendietaraino iristen ziren.
  • Akitaniarrak Pirinioetatik Garonaraino heltzen ziren, eta beste tribu batzuk zeuden bertan: tarbelliak, bigerriak edota venarniak, besteak beste.

Badakigu ere, Erromatarren garaian, baskoiek eremu zabala hartzen zutela. Hori azaltzeko hainbat teoria daude. Horietako onartuenaren arabera, erromatar konkistaren amaiera aldera, baskoien herriak lurralde ugari jaso zituen saritzat. Baskoien laguntza, askotan, aurre ez egitera eta, beste batzuetan, erromatar armadan parte hartzera zuzendu zen, armada osagarriak eratuz.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.