Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren irudikapena: mapak eta irudiak
Proiekzioak
Munduko bola
Aspaldidanik, gizakiak Lurra edo Lurreko zatiren bat irudikatzeko beharra izan du: bideak eta ibilbideak seinalatzeko, lurraldeen mugak adierazteko, lurraldeen ezaugarriak deskribatzeko... Lurra ia esfera bat dela kontuan izanda, irudikatzeko modurik egokiena beste esfera bat erabiltzea da: munduko bola. Baina gainazaleko xehetasunak irudikatu nahi baditugu, bola horiek ikaragarri handiak izan beharko lukete eta ezinezkoa litzateke gainazal osoa batera ikustea eta, gainera, ezingo lirateke toki batetik bestera eraman....
Munduko mapa
Hasiera batean gizateriak ez zekien Lurrak zein forma zuen eta, horregatik, egiten ziren irudikapenak lauak ziren. Gaur egun Lurra irudikatzeko modu hori erabiltzen dugu oraindik ere planoetan edo mapetan. Lurrekoa bezalako azalera kurbatua irudikapen lau batean, hau da, mapetan, irudikatu ahal izateko, kartografoek proiekzioak erabiltzen dituzte. Hauek dira kartografoek gehien erabiltzen dituzten proiekzioak:
Egun gehien erabiltzen den proiekzioa XVI. mendeko Mercatoren proiekzio zilindrikoa da; proiekzio horrek ez ditu Hego hemisferioa edo Hirugarren Mundua eta Ipar hemisferioa maila berean balioztatzen. Esate baterako, Ipar hemisferioa goian ageri da beti, Groenlandiak edo Europak Hego Amerikak baino azalera handiagoa dute irudikapenean... Hori dela eta, 1965ean Peters alemaniarrak bere izena daraman proiekzioa asmatu zuen eta, bertan, herrialde bakoitzaren azalera eta irudikatutakoa proportzionalak dira.
16
Erantzun zure koadernoan.
|