Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Grezia
Atala: Zientzia, sinesmenak eta kultura
SinesmenakGreziarrak oso erlijiosoak ziren eta, erlijio ofizial bakar bat ez bazuten ere, jainko asko gurtzen zituzten. Jainko horiek naturako indarrak, pertsonen zeregin eta lanbideak eta beren ezaugarriak irudikatzen zituzten; hilezinak ziren eta botere bereziak zituzten, baina itxurari, sentimenduei eta pasioei zegokienez, gizakiak bezalakoak ziren: jan eta edan egiten zuten, haserretu egiten ziren, beren artean borrokatzen ziren…
Greziar mitologia
Greziako mitologian, jainko olinpikoak Greziako panteoiko jainkorik nagusienak ziren. Olimpo mendiaren gailurrean, Greziako mendirik altuenean bizi ziren. Hauexek dira ezagunenak: Zeus (zerua), Poseidon (itsasoa), Hades (lurpeko mundua), Apolo (eguzkia), Gea (Lurra) Hera (etxea), Ares (indarra), Atenea (jakinduria), Hermes (merkataritza), Demeter (nekazaritza), Kronos (denbora), Apolo (artea eta literatura)… Horietako batzuk polisen zaindariak ziren: Atenea, adibidez, Atenasko zaindaria zen.
Alegiazko izakiak
Heroiak
Horretaz gain, alegiazko izakiengan sinesten zuten: zentauroak, minotauroa, ziklopeak, satiroak, hidra, esfinjea... Baita heroietan ere. Heroiak jainko edo jainkosa baten eta gizaki baten ondorengotzat hartzen ziren. Horietako batzuk Akiles, Odiseo (Ulises), Teseo eta Herakles (Herkules) izan ziren.
Orakuluren aholku bila
Delfoseko Orakulua
Tenpluak, jainkoen ohorez egiten zituzten, eta apaiz gizon edo emakumeek zaintzen zituzten. Otoitzak eta sakrifizioak eskaintzen zizkieten; gehienetan, janarien eta edarien bidez. Haien ohoretan jai handiak ospatzen zituzten eta, horrelakoetan, sakrifikatutako animaliak jaten ziren eta literatur sariketak, antzerkiak eta kirol lehiaketak ospatzen ziren. Batzuetan, jainkoei zerbait galdetzeko asmoz jotzen zuten tenpluetara, eta galderei apaizek erantzuten zieten orakuluen bidez; orakuluak hainbat eratara interpreta zitezkeen erantzun ilun samarrak ziren. Ezagunenetarikoa Delfoskoa da. 19
Erantzun zure koadernoan.
|