Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak
Atala: Mesopotamia

Sinesmenak eta zientziak

Erlijio

Mesopotamiarrak politeistak ziren, hau da, jainko askorengan sinesten zuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez.

Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta herriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Jai erlijiosoak antolatzen zituzten; nekazariek egindako eskaintzak bildu eta administratzeaz ere arduratzen ziren. Horri esker, aberastu egin ziren eta gizartean botere handia izatera iritsi ziren.

Mesopotamiarrak jainkoak haserretuko ziren beldur ziren eta deabruei eta espiritu gaiztoei ere beldur handia zieten. Horregatik, hondamendiak eta zoritxarrak baztertzeko, nahitaezkoa zen horiek pozik edukitzen ahalegintzea. Magian eta igarpenetan ere sinesten zuten.

Jainkoak

Mitoak ere osatu zituzten, Uholde Unibertsalarena adibidez, Lurraren eta pertsonen sorrera eta jainkoen izatea eta berena azaltzeko.

Mesopotamiarrek beren arazoei irtenbidea aurkitzeko, zientzia praktikoa garatu zuten. Zientzia hori esperientzian eta arrazoibidean oinarritzen zen batik bat.


Gizarte horretan izugarrizko garapena izan zuten matematikek (angeluak neurtzeko modua, luzera, azalera, bolumen eta pisu-unitateak, “pi” zenbakia…), natur zientziek (animalien sailkapena, mineralen eta landareen propietateen azterketa…), medikuntzak (gaixotasunen azterketa eta kirurgiaren garapena…) eta astronomiak (planeten eta izarren aurkikuntza, Ilargian oinarritutako egutegiak antolatzea). Gainera, gurpila asmatu zuten eta eraikinetan arkua eta ganga erabiltzen lehenak izan ziren.

Matematika
Arkua eta ganga

7

Erantzun zure koadernoan.

  • Zure ustez, zergatik gurtzen zituzten jainkoak produktuen bidez? Zer nolako ondorioak izan zituen horrek gizartean?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.