Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren irudikapena: mapak eta irudiak

Koordenatu kartesiarrak

Mugitzeko edo tokiak kokatzeko erreferentziatzat erabiliko dugun puntu finko bat izatea beharrezkoa da. Azalera txikia denean, hala nola herri bat, haran bat..., erraz ikus eta ezagut daitekeen elementuren bat erabil dezakegu; esate baterako, mendi bat, ibai bat edo eraikin bat. Baina azalera handietan edo toki uniforme edo ezezagunetan-adibidez, itsasoan, baso handi batean edo basamortuan - ezin ditugu erreferentzia horiek erabili. Bigarren kasu horretan, argizagiak erabiltzen dira eta, zehazki, Eguzkia.

Haize arrosa

Nahiz eta Eguzkia egunean zehar eta urtaroen arabera zeruan hainbat tokitan egoten den, ez dago inolako arazorik, egiten dituen ibilbideen zentzua beti bera baita, eta beraz, erreferentzia puntu baliozkoa eta finkoa da. Hala, zeruan punturik garaienean dagoen unean, objektuen gain itzalik laburrena proiektatzen du. Itzal horren noranzkoa iparraldea da eta beste aldea hegoaldea. Iparraldearen eta hegoaldearen arteko ardatzarekiko lerro perpendikularra marrazten badugu, beste bi noranzkoak agertuko zaizkigu: ekialdea eta mendebaldea.

Haize arrosa

Hau da, Lurreko edozein puntutan oinarrizko lau noranzkoak ditugu: puntu kardinalak. Horretaz gain horien arteko puntuak ere ezar daitezke. Erreferentzia puntu eta noranzko horien multzoari haize-arrosa esaten zaio.









17

Erantzun zure koadernoan.

  • Bizi zaren auzoan edo herrian, eta ikastetxean, puntu kardinalen noranzkoan dauden tokien, eraikinen eta abarren erreferentziak eman. Bilatu puntu kardinalen egoerari buruzko beste froga batzuk naturan.

Meridianoak
Paraleloak

Espazioko puntu bat zein noranzkotan dagoen jakitea ez da puntu hori kokatzeko nahikoa, noranzko berean puntu asko egon baitaitezke. Espazioko puntu bat zehaztasun osoz kokatzeko sistemetako bat koordenatu kartesiarrak dira. Planoko puntuak koadrikulen sistema baten bidez irudikatzen dira. Koadrikula horien lerroak neurri-unitate baten arabera graduatuta dauden bi ardatz perpendikularretatik abiatzen dira.

Lurreko gainazaleko puntuak ere metodo horrekin irudika daitezke. Koadrikulak egiteko paralelo eta meridiano izeneko lerro-multzo bat irudikatu da.

Meridianoak polo geografikoetatik igarotzen diren Lurraren gainazaleko zirkunferentziak dira. Greenwich-etik (Londres) igarotzen denak 0ºmeridiano du izena eta Lurra ekialdeko eta mendebaldeko hemisferioetan zatitzen du. Edozein puntutatik meridiano horretara gradutan neurtuta dagoen distantziari longitude esaten zaio eta ekialderantz edo mendebalderantz neur daiteke, baina gehienez ere 180 º-koa da. Meridianoak ordu-eremuak zehazteko erabiltzen dira.


Latitudea
Longitudea

Ekuatorea meridianoekiko perpendikularra den zirkunferentzia maximoa da. Lurra bi hemisferiotan zatitzen du, hegoaldekoa eta iparraldekoa. Paraleloak ekuatorearekiko paraleloak diren bi zirkunferentzia dira. Edozein paralelotatik gradutan neurtutako distantziari latitude esaten zaio. Iparralderantz edo hegoalderantz neur daiteke. Tropikoetako paraleloek eta zirkulu polarrek izen bereziak dituzte.

18

Erantzun zure koadernoan.

  • Munduko mapa eta esferak erabiliz, ondorengo galderei erantzun:

    - Zein kontinente eta ozeanotatik igaroko gara ekuatorearen lerroari jarraitzen badiogu?

    - Eta 0° meridianoaren lerroari jarraituz gero?

19

Erantzun zure koadernoan.

  • Honako ezaugarriak dituzten bi hiri eta bi ibairen izenak idatzi:

    - Hegoaldeko latitudea eta mendebaldeko longitudea.

    - Iparraldeko latitudea eta ekialdeko longitudea.

    - Iparraldeko latitudea eta ekialdeko longitudea.

    - Iparraldeko latitudea eta mendebaldeko longitudea.

20

Erantzun zure koadernoan.

  • Zergatik da gehienezko latitudea 90 º-koa eta longitudea 180 º-koa?

Lurreko edozein puntutatik latitudea adierazten duen paralelo bat pasatzen da eta longitudea adierazten duen meridiano bat. Koordenatu geografikoak dira. Bi horien arteko gurutzaketak kokapen zehatza ematen digu. Adibidez, A puntuak 30 º-ko latitudea dauka iparralderantz eta 50 º-ko longitudea mendebalderantz. B puntuaren koordenatuak 20 º hegoalderantz eta 40 º ekialderantz dira.

Koordenatu geografikoak
21

Erantzun zure koadernoan.

  • Zein dira zure herriko edo hiriko koordenatuak? Eta Bartzelona, Donostia, Sevilla, Washington, Pekin, Mexiko eta Kairokoak?


© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.