Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Lurrazala

Lurreko plakak, kontinenteak eta ozeanoak

Plaka tektonikoak

Lurraren gainazala, kontinenteek eta urperatutako lurrek edo ozeanoen hondoek osatzen dute. Kontinenteak urgaineratutako lurralde zabalak dira, ozeanoz eta itsasoz inguratuta daudenak. Urgaineratutako lurrek 50 km. inguruko zabalera dute. Urperatuek berriz, 10 eta 13 km. bitartekoa.

Bai kontinenteak, bai itsaso eta ozeanoen hondoak ere, plaka tektoniko deritzen plaka solido batzuen zati dira. Plaka horiek mantuaren kanpoaldean daude igerian. Hogei plaka inguru bereiz daitezke; sei, neurri handikoak, eta gainerakoak, txikiagoak. Horietako bakoitza kontinente batek, edo kontinente zati batek, eta itsaso edo ozeano baten hondoak, edo hauen zati batek, osatzen dute; adibidez, Ipar Amerikako plakak kontinente hori eta Ozeano Atlantikoaren zati bat hartzen ditu.

Plaka bakoitza, ertzek mugatzen dute. Ertz batzuek talka egiten dute beste batzuen kontra, elkarri bultzatzen diote edo irrist egiten dute. Hori dela eta, batzuetan, lurrikarak, sumendietako erupzioak etab. gertatu ohi dira.

2

Erantzun zure koadernoan.

  • Zein dira plakarik garrantzitsuenak?
3

Erantzun zure koadernoan.

  • Plaken arteko muga bat kokatzen den munduko toki bat adierazi, bertan lurrikara ugari izaten direlako ezagun egin dena.

Orain dela milioika urte, urgaineratutako lur guztiek Pangea izeneko kontinente bakarra osatzen zuten. Pangea grekaraz "lur guztiak" esan nahi du. Denborak aurrera egin ahala, ordea, Pangea apurtzen hasi zen eta lur zatiak, noraezean, ur gaziko masa handiek bereizi zituzten gaur egungo banaketa sortu arte. Hala ere, mugitzen jarraitzen dute eta, adibidez, Amerika urtero bi zentimetro urruntzen da Europatik.




5

Erantzun zure koadernoan.

  • Grafiko zirkular bat egin ezazu ozeano nagusien eta beste itsaso batzuen azalerari dagozkion datuak adieraziz.
    Ozeanoa/Itsasoa km2
    Barea 166.241.000
    Atlantikoa 86.557.000
    Indiakoa 73.427.000
    Artikoa 9.485.000
    Beste itsaso batzuk 26.043.000


6

Erantzun zure koadernoan.

  • Lurrari zergatik esaten zaio "planeta urdina"?
7

Erantzun zure koadernoan.

  • Informazioa bilatu eta azal ezazu zure hitzekin itsaso eta ozeanoaren arteko desberdintasuna.
8

Erantzun zure koadernoan.

  • Dakizunez, ekuatoreak Lurra bi hemisferiotan banatzen du. Munduko mapa bati behatu eta lur gehien zein hemisferiotan dagoen aztertu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.