Diccionario

K
 
  Kabotaia    
Lurmutur batetik besterako nabigazioarekin loturik dago. Itsasoko terminoetan kabotaia merkataritza deitzen zaio herri bereko portuen arteko merkantzien garraioari.
  Kalte    
Galera. Zerbait une batez edo partzialki galtzea edo ezabatzea esan nahi du.
  Kanona    
Gizaki irudiaren proportzio erregela.
Egipto eta Greziako eskultoreek onartzen zuten itxura idealean oinarrituta.
  Kanpoaldea    
Hiri bateko kanpoko parte edo gunea.
  Kapitel    
Arkitekturan, zutabe, pilare edo pilastra baten goiko partea, beste elementu horizontal bat sostengatzeko balio duena, hala nola, arkitrabe edo arku bat. Estiloaren eta garaiaren araberako motibo edo moldura desberdinekin apainduta egon ohi da.
  Karibe    
beste garai batean Antilletako zati bat mendean hartu eta Hego Amerikan zehar hedatu zen herriko gizakia.
  Karraskagailu    [Informazio gehiago]
Haragia eta larrua harrapakinaren hezurretik askatzeko erabiltzen zen tresna, ertz zuzena edo zertxobait kurbatua zuena.
  Kartago    
  Kartografo    
Mapak egiten dituena.
  Katapulta    
Antzinako makina militarra harriak botatzeko.
  Ketua    
Gazitzearekin konpara daitekeen elikagaiak mantentzeko era: biek elikagaien hezetasuna kentzen dute.
  Klero erregularra    
Erregela bat jarraitzen duena da eta ez da sekularra ez delako munduan bizi, hau da, gizakien gizartetik kanpo bizi da. Jatorrian batzuk basamortura joaten ziren eszentrikoenak zuhaitz edo koloma batera igoz.
  Klero sekularra    [Informazio gehiago]
"Munduan" bizi dena da, hau da, gizakien gizartean, eta sakramentuak administratzen ditu. Diozesiar ere deitzen zaio. Haien antolaketa hierarkikoa aita santuan – Eliza Ortodoxoko patriarkak direnak - hasten da, eta artzapezpiku, apezpiku eta apaizek...
  Klima    
Eskualde batean ematen diren baldintza atmosferikoen multzoa da, hau da, klima urteetan zehar eskualde batean izaten den eguraldi atmosferikoaren konstanteen segida.
  Koadriga    
Zirkoetan antolatzen ziren lasterketetan erabilitako gurdia. Zaldiek gidatzen zuten.
  Kolonia    
Beste herrialde batetik datozen pertsonak finkatzen diren tokia. Aitzinean oso ohikoa zen kolonia itsasoaren alboan kokatzea eta metropoli baten menpeko polis bihurtzea.
  Kolonialismoa    [Informazio gehiago]
Herrialde batek beste bat indarrez menderatzea, inbasio militar, kultural, ekonomiko edo etnikoaren bidez. Koloniak oso antzinatik sortu izan dira: grekoen eta erromatarren garaitik. Azken kolonizazioak Europako potentziek gauzatu zituzten XIX. mend...
  Komedia    
  Komentua    
Erromatar probintzia batzuk bereizten ziren epai-barruti bakoitza. Komentuko hiriburua gobernariek justizia egiten zuten lekua zen.
  Kometak    [Informazio gehiago]
Kometak elur eta hautsaren nahasketaz osatutako gorputzak dira eta Eguzkiaren inguruan osatzen dute orbita. Eguzkira hurbiltzen direnean berotu eta elurra gas bihurtzen da, horregatik milaka kilometroko isats distiratsua dutela ematen du.
  Komunikazioaren eta informazioaren teknikak (TIC)    
Datuak bildu, prozesatu eta transmititzen dituzten teknikak, aurrerapenak eta gailuak dira.
  Komunismoa    [Informazio gehiago]
Talde-antolamendua ezaugarri duen komunitatea edo gizartea, ekonomia-etekinetan eta kapitalean oinarritutako ekonomiaren ohiko lan- eta diru-banaketa eta klase sozialak onartzen ez dituena. XIX. mendetik aurrera, egitura politikoak sortzeari ekin zi...
  Konbertsioa    
Sinestun komunitatearen sineskerak norbanakoak bere egiten ditueneko momentua.
  Kondentsatu    
Lurruna likido edo solido bihurtzea.
  Konfuzianismoa    [Informazio gehiago]
Konfuzio jakintsu eta filosofo txinatarrak hedatutako doktrina moral eta erlijiosoen multzoa. Berebiziko eragina izan du Txinan, Korean, Vietnamen eta Japonian. Txinako erlijio ofiziala izan zen VII. mendera arte. Konfuzianismoaren arabera, bizitzar...
  Konpetentzia    
Merkatuan lehian ari diren enpresak produktu edo zerbitzu bera eskaini edo eskatuz.
  Konstantinopla    [Informazio gehiago]
326 urtean Constantino I.a Handiak antzinako Bizantzio hiria berreraikitzen hasi zen, 330 urtetik aurrera Konstantinopla izena hartuz. Bizantziar Inperioaren hiriburua mila urte baino gehiago izan ondoren, 1453 urtean turkiarrek Istanbul izenez birb...
  Konstelazioa    
Zeruan, itxuraz eta irudizko lerroen bidez, marrazkiak osatzen dituzten izar-taldeak. Pertsona, animali edo gauzen irudiak gogorarazten dizkigute.
  Konurbazioa    
Independenteak ziren eta hazterakoan hurbilduz zihoazen hainbat hiri-guneen multzoa.
  Koordenatu kartesiarrak     
Espazioko puntu bat zehaztasun osoz kokatzeko sistema. Planoko puntuak koadrikulen sistema baten bidez irudikatzen dira. Koadrikula horien lerroak neurri-unitate baten arabera graduatuta dauden bi ardatz perpendikularretatik abiatzen dira.
  Korbeak    
Noble edo jaun feudalaren lurrak dohainik lantzeko derrigortasuna zen.
  Kosmologia    
Unibertsoaren egitura eta historiaren (osotasunean eta gizakiaren lekua haren barruan) ikerketa eskala handian.
  Kronologia    
Denboraren banaketa aldi erregularretan, gertakarien sailkapena dataren arabera etab. ikertzen dituen zientzia.
  Kuneiforme    
Falka edo iltze forma duena. Asiako antzinako herrietan jatorria duen idazkera mota batez esaten da, falka formako ikurrak erabiltzen baititu.