Diccionario

E
 
  EAE    
Euskal Autonomia Erkidegoa
  EEP    [Informazio gehiago]
Erosteko eskaintza Publikoa. Eskaintza horren bidez, Burtsan salgai dauden enpresa baten akzioak erosten dira; kapitalaren % 25 gainditzen du. EPP bat lagunartekoa edo etsaitasunezkoa izan daiteke. Lagunartekoa elkarteak onartzen duenean gertatzen d...
  Egoitza-gunea    
Nagusiki etxebizitzetarako utzitako hiriaren partea, orokorrean klase dirudunak bizi dira auzo hauetan herri auzo, industria gune eta merkataritza gune eta abarretan ez bezala.
  Eguraldi atmosferikoa    
Une zehatz batean lurralde batean ezaugarri diren baldintza atmosferikoak.
  Ekosistema    
Sistema natural bizia da, organismo biziek eta haiek erlazionatzeko erabiltzen duten medio fisikoak osotzen dutena.
  Ekuatorea    
Meridianoekiko perpendikularra den zirkunferentzia maximoa. Lurra bi hemisferiotan zatitzen du, hegoaldekoa eta iparraldekoa.
  Eleberri pikareskoa    
Pikaroen bizitza marrazten duen literatur produkzioa eta era honetako literatur generoa. Bizimodu lotsabako eta tranpatiak azaltzen zituen.
  Elektrizitatea    [Informazio gehiago]
Modu naturalean ekaitzetako tximista edo organismo bizien nerbio sistemaren deskarga txikietan azaltzen den fenomeno fisikoa. 1831 urtean, Faradayk indukzioz (energia mekanikoa energia elektriko bihurtuz) korronte elektrikoa mantentzeko modua deskub...
  Elektrokimika    
Eroale elektriko batean gertatzen diren erreakzio kimikoak ikasten dituen kimikaren adarra da.
  Elektrometalurgika    
Elektrokimikak argindarra eta erreakzio kimikoen arteko harremana ikertzen du. Fenomeno horien aplikazio praktikoak merkatuan erabiltzen dira.
  Elipse    
Kono baten gainazala erpinetik igarotzen ez den plano batetik ebakitzean lortzen den kurba itxi eta laua.
  Emankortasuna    
Emankortasun terminoarekin biztanleriak ugaltzeko duen ahalmena adierazten da, emankortasunarekin biztanlerian benetan eman den ugaltzea adierazten da..
  Emaria    
Ubide bateko toki zehatz batean (ibaia gehienetan) denbora unitateko igarotzen den ur kopurua.
  Emerita Augusta    [Informazio gehiago]
Emerita Augusta K.a. 25 urtean sortu zen. Denborarekin Hispaniako hiririk garrantzitsuenetako bat, Lusitania, probintziako hiriburua eta merkatal zein kultur-zentroa izango zen.
  Energia eragilea    
Uraren eta haizearen mugimenduek objektuak bultzatu edo mugiarazteko energia daukate indar hori energia mekaniko bihurtuz.
  Eoliarrak    [Informazio gehiago]
Joniar eta Doriarrekin batera Antzinako Greziako herririk garrantzitsuenetariko bat.
  Epigrafia    
Inskripzioak (hilobietakoak, oroitzapenezko plaketakoak etab.) aztertzen eta interpretatzen dituen zientzia.
  Epiko    
Poema epikoek gertaera legendarioak edo fikziozkoak deskribatzen dituzte, beti ere, era heroiko batez.
  Eragin antropikoa    
Gizakiaren jokabideak.
  Eregimen errepublikanoa    
Agintari gorena hiritarrek edo Parlamentuak aukeratzen duten Estatu antolaketa.
  Erlatiboa    
Balio erlatiboak zero baino handiago edo txikiagoak izan daitezke.
  Erliebe    
Azalera lau batetik irteten den eskultura. Irudia ia azaleraren mailan badago, baxuerliebe deritzo.
  Erlijio xiia    
Xiismoa islamaren funtsezko adarretako bat da, sunismoarekin eta jariyismoarekin batera. Sortzailea Ali izan zen. Xiien jainkoa Ala da, testu sakratua Korana, eta hizkuntza arabiera. Irango erlijio nagusia da.
  Erreakzio nuklearra    
Atomoen nukleoaren barruan ematen diren aldaketak. Hauek energia ugari sortzen dute.
  Erreferenduma    [Informazio gehiago]
Hiritarrek biztanle guztiengan eragina duten gaiei buruz duten iritzia ezagutzeko erabiltzen den jardunbidea, aldeko edo kontrako botoen bidez gauzatzen dena. Unean uneko gobernuak gai garrantzitsu baten inguruan egiten duen herri-kontsulta. Batzuk ...
  Erregela    
Ordena Erlijioso bat osotzen duten kideek jarraitu behar dituzten arau eta prezeptuen multzoa.
  Erregimen soziala    
Gauza edo jarduera bat gobernatzen edo gidatzen duen arau multzoa.
  Erreklutamendua    
Gerra zein kanpaina militarretan parte hartzeko pertsonak erreklutatzea.
  Errekonkista    
Lurralde musulmanak erreinu kristauetara gehitzeko prozesua.
  Errekrutatze    
Zerbitzu bat egiteko, militarra gehienetan, jendea errekrutatzea.
  Errenazimendua    [Informazio gehiago]
XV. mendearen erdialdean hasten den aroa, greziar eta latindar Antzinatasun klasikoa ikertzeko grina eta joera bizia piztu zuen Mendebaldean. Haren adierazlerik nagusiak arteen alorrean aurkitzen ditugu nahiz eta berrikuntza literaturan eta zientzia...
  Errenkada    
Menhirrak lerro batean edo paraleloan kokatutako lerro gehiagotan ezartzea.
  Errepublika    
Estatuaren buruzagitza hiritarrek aukeratutako lehendakari baten esku dagoen gobernu-sistema.
  Erreserba    
Jabeak zuzenean ustiatzeko gordetzen duen jabego edo domeinu handiaren partea.
  Erretena    
Ibaiadar, errekatxo. Ureztatzeko edo bestelako zereginetarako urak eramateko zanga edo kanala.
  Esfinge    
Emakume baten burua eta bularrak, lehoi baten gorputza eta hegazti baten hegoak dituen alegiazko munstroa.
  Eskriba    
Betebehar nagusitzat agiri idatziak kopiatu edo idaztea zuen pertsona. Honetaz gain legeak interpretatzen zituzten ere.
  Eskualdea    
Herrialdea baino txikiagoa den lurraldearen banaketa eta hurbileko hainbat udalerri hartzen dituena.
  Eskumikatzea    
Pertsona bat konfesio erlijioso batetik aldi baterako edo betirako botatzea.
  Espainiako Bigarren Errepublika    [Informazio gehiago]
1931n ezarria. Alfontso XIII.a erregeak modu baketsuan utzi zuen Espainia, estatu demokratikoa finka zedin. Errepublikak indarrean iraun zuen bitartean, ezin konta ahala aldaketa egin ziren nekazaritzan eta gizartean. Lorpenak lorpen, talde batzuk (...
  Espekulazioa    
Merkataritza operazioak burutzea epe laburrean haien salneurria igotzea espero den ondasunak erosiz, ondoren, salneurria igo denean saldu eta irabaziak lortzeko.
  Estamentua    
Mendebaldeko Europako herri gehienetan, XVI. mendetik aurrera, gizartea estamentutan banaturik zegoen: jatorri, botere eta prestigioaren araberako eskubide eta betebehar ezberdinak zituzten taldeak.
  Estratigrafia    
Lurrazaleko geruzen azterketa.
  Estratosfera    [Informazio gehiago]
10 km-tik 50 km-ra bitartean dagoen atmosferaren geruza. Bertan airea arrarifikatzen da eta oxigenoa murriztu egiten denez, izaki bizidunek ezin dute bertan bizi. Bertan aurkitzen da ozono geruza. Honek Eguzkitik datozen izpi ultramoreak xurgatzen d...
  Estuario    
Marearen eta olatuen eragina jasotzen duen ibai-bokalearen zatia, gehienetan zabala.
  Etruskoak    
Etruriako biztanleak; herri hau Italiar penintsulan kokatu zen K.a. IX. mendearen hasieran.
  Etxaldea    
Hiri espazioa, eraikitakoa edo eraikitzeko utzitakoa, orokorrean lauki itxurakoa eta kalez inguraturik dagoena.
  Eunukoa    
Organo genitalak kenduta dauzkan gizonezkoa. Musulmanen harenak zaintzeko enkargua izaten zuen.
  Euri azidoa    
Industriek, zentral termikoek, ibilgailuen motorrek eta abarrek jaurtikitako gasak eta atmosferan dagoen uraren lurruna nahastean sortzen diren hodei azidotsuetatik datozen prezipitazioek eragindako efektua.
  Europar Batasuna    [Informazio gehiago]
Lehenago Europako Elkarte Ekonomikoa deiturikoa. Erakunde horrek Europako merkatua erregulatzen eta kontrolatzen du; kideak diren herrialde guztiekin politika komunak sortzen ditu. Helburuak Europako estatu guztien garapen ekonomikoa eta ongizate so...
  Exodoa    
Herri baten edo pertsona talde zabal baten emigrazioa.
  Ezti-ura    
Ura eztiarekin nahastuta.