Diccionario

D
 
  Damasko    
Damasko munduan iraunkorki habitaturik egon den hiririk zaharrena dela uste da. Bere erakargarritasun turistikoen artean azpimarratzekoa da Saladinoren hilobia, Lur Santua defendatzaile ospetsua gurutzaden garaian.
  Darwin, Charles    [Informazio gehiago]
Biologo ingelesa, teoria eboluzionisten aitatzat hartzen dena. Berak azaldu bilakaera hautespen naturalaren ondorio dela.
Bere teoria "Espezieen jatorria" (1859) liburuan jaso zuen. Bertan azaldu zuen gizakiak tximinoaren antzeko animali batetik ha...
  Demografia     
Demografia giza populazioak ikertzeko helburua duen zientzia da, haien dimentsioa, egitura, bilakaera eta ezaugarri orokorrak aztertuz
  Demokrazia    
Ordezkari batzuk aukeratuz herriak lurralde horretako gobernuan parte hartzen duen sistema politikoa.
  Detritua    
Animalietatik edo deskonposizio prozesuan dauden materietatik ateratzen diren hondakin organikoak.
  Deuterioa    
2H, hidrogenoaren isotopo egonkorra; naturan aurkitzen da.
  Dibertsifikazio edo aniztasun energetikoa    [Informazio gehiago]
Herriek iturri bakar batekiko dependentzia energetikoa saihesteko energia iturri ezberdinen erabilera eta aprobetxamendua ukitzen dituen kontzeptua. Proposamen honek indarra hartu zuen XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadako petrolioaren kri...
  Dibisa    
Eskualde edo herri jakin batean erabilitako moneta da.
  Diktadura    
Antzinako Grezian, botere harrigarriak zituen diktadore batek edo magistratu batek gauzatutako gobernua. Senatuak izendatzen zuen errepublikarako arriskua zegoen garaietan.
  Dinastia    
Senitartekoak diren edo familia beretik datozen estatu bateko zein batzuetako agintarien taldea. Botere ekonomiko, politiko edo sozial handia belaunaldiz belaunaldi pilatzen duten familiei ere aplikatzen zaie.
  Diplomazia    [Informazio gehiago]
Estatu bateko ordezkariak beste herri batzuetara bidaltzea nazioarteko harremanak errazteko. Estatu Modernoek haien lurraldeak mugatu nahi zituzten helburu hori lortzeko, baina gatazkak saihestuz errege eta printzeek enbaxadoreak izendatu zituzten h...
  Diputatuen Kongresua    
Gorte Nagusietako beheko ganbera. Espainiako estatua ordezkatzen duen organo konstituzionala. Diputatuek presidentea aukeratzen dute, eta legeak sustatzen, eztabaidatzen eta onartzen dituzte. Era berean, gobernuaren ekintzak kontrolatzen ditu.
  Doktrinatu    
Norbait doktrina baten ezagutza eta irakaskuntza instruitu, zenbait ideia edo sineskera irakatsiz.
  Dolarea    
Olioa ateratzeko olibak prentsatzeko tokia, edo sagardoa egiteko sagarrak txikitzeko tokia.
  Doriarrak    [Informazio gehiago]
Joniar eta Doriarrekin batera Antzinako Greziako herririk garrantzitsuenetariko bat.