Diccionario

H
 
  Haize arrosa    
Puntu kardinalak eta haien artekoek osatzen duten erreferentzia puntu eta noranzkoen multzoa.
  Harena    
Haren terminoak aldi berean pertsonaia garrantzitsu bat inguratzen zuen emakume taldea (konkubinak edo, soilik, emakume ederrak), zein haiek bizitzeko erabiltzen zuten tokia izendatzen du.
  Harlangaitza    
Tamaina ezberdinetako landugabe edo gutxi landutako harriz egindako harginen obra edo lana, bat bestearen gainean inongo ordenarik gabe kokatuz eta batzeko argamasa edo porlana erabiliz: harlangaitz-hormak
  Harlangaitza    
Murruak eraikitzea, hainbat helbururekin, elementuak eskuz ezarriz

  Hegemonia    
Estatu baten edo gizarte-klase baten nagusitasun edo lehentasun politikoa, kulturala, ekonomikoa edo militarra beste estatu edo gizarte-klase baten gainetik.
  Helade    
Antzinako Greziak jaso zuen izena; Greziako irlak eta koloniak ere barne hartzen zituen.
  Helenismoa    
Grezia klasikoaren ezaugarri izan diren bizimodua, sinismenak, kultura eta abarren imitazioa.
  Helenizazioa    
Kultura grekoa beste herrialde batean sartu edo norberarentzat hartu.
  Helenoak    
Heladeko edo Antzinako Greziako biztanleak.
  Hemisferio    
Ekuatoreak edo meridiano batek mugatutako Lur-esferaren erdia.
  Herbizidak    
Landare zitalak hiltzeko erabiltzen den produktu fitosanitarioa da.
  Heroia    [Informazio gehiago]
Ekintza heroikoa burutzen duen gizakia. Ekintza gogoangarri edo bertuteei esker, ospetsua den gizonezkoa. Antzinako mitologian, jainko edo jainkosa eta gizaki baten semea; hori dela eta, jainko baino, gizakitzat hartzen zuten. Hala nola, Herkules, A...
  Hetaira    
Antzinako Greziako emakume independenteak, kanpotarrak gehienetan, eta zenbaitetan, influentzia handikoak eta sozialki oso onartuak.
  Hidroponikoa    
Nekazaritza hidroponikoa landareak lurrik gabe hazteko metodoa da; prestatutako soluzio mineraletan hazten dira. Baldintza ezegokiak dauden tokietan oso ohikoa da. Negutegiak garbiak eta merkeak izaten dira.
  Hidrostatika    
Fluidoen oreka ikertzen duen mekanikaren atala.
  Hierarkizatua    
Kategoria ezberdinetako mailatan antolatu edo sailkatua.
  Hieroglifiko    
Zeinu gisa irudiak edo igar daitezkeen objektuak erabiltzen dituen idazkera.
  Higadura    
Lurrazaleko harriak eta lurrak etengabe eraldatzen eta hondatzen direla adierazten du.
  Hileta ondasunak    
Gizaki baten objektu multzoa (lanabesak, tresnak, zeramika, objektu apaingarriak, bitxiak, txanponak etab.), bere hilobian aurki ohi direnak.
  Hipogeo    
Antzinako lurpeko hilobia.
  Hiri azpiegitura    
Hiri bat sortu eta funtzionatzeko beharrezkotzat jotzen diren elementuen multzoa.
  Hiri guneak    
Eremuari izen ematen dion erdiko hiria eta inguruko hiri sateliteak- logela-hiriak, industriaguneak, merkataritza guneak eta zerbitzu guneak izan daitezkeenak- eta dena zentralizaturik antolatuta, batzen dituen hiri-eskualdea.
  Hiri-Estatua    
Beren burua gobernatzen zuten hiri independenteak; beren biztanleak elikatzeko behar beste lur zituztenak. Gainontzeko hirien edota herri nomaden erasoen kontra babesteko harresiak zituzten.
  Hiria    
Orokorrean populazio ugaria duen espazioa non nekazaritzakoak ez diren jarduerak nagusitzen diren.
  Hiritar    
Hiriaren usadio eta ohituretara moldatutako pertsona.
  Hirugarren sektorea    
Hiritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu material ez produktiboekin loturiko jarduera ekonomikoak hartzen dituen sektore ekonomikoa: administrazioa, irakaskuntza, turismoa, etab.
  Histograma    
Barra itxurako aldagai baten adierazpena, zeinean barra bakoitzaren azalera adierazten dituen balioen maiztasunaren proportziokoa den.
  Historiaurrea    
Lurrean gizakia agertu zenetik idazkera asmatu arteko garaia.
Munduko toki guztietan ez zen agertu idazkera aldi berean, ordea; batzuek Historian beren bideari ekin bazioten ere, beste batzuk Historiaurrean zeuden.
  Hitzartuta    
Kontratu bateko baldintzak zuzentzea, ituntzea edo adostea.
  Hizkuntza erromantzeak    
V. mendetik IX. mendera mendebaldeko Europan hitz egindako latin arruntaren bilakaeraren emaitza dira.
  Hominido    
Zutik ibiltzen zen primatea; aurreko gorputz-adarrak (besoak) aske zituen eta burezur handia zuen.
  Homo antecessor    [Informazio gehiago]
Europan gutxienez duela 800.000 urte bizi izan zen giza espeziea. Gaurko gizakien eta Neanderthal-eko gizakien arbaso komuna izan liteke. Afrikan zuen jatorria eta bere abizen zientifikoak, antecessor ("arbasoa"), azaltzen du kontinentean aurkitutak...
  Homo erectus    [Informazio gehiago]
Dirudienez aurreko Homo ergaster hominidoaren bilakaeraren ondorio da hominido hau; ondoren, Asian zehar hedatu zen. Asiako eta Europako aztarnategi askotan aurkitu dira espezie honen hondakinak. Espezie honek asko iraun zuen eta, beraz, asko hedatu...
  Homo ergaster    [Informazio gehiago]
Duela 1,8 milioi urte Afrikan agertu zen giza espeziea. Australopithecus afarensis-aren garapenaren ondorioz sortu zela uste da. Dirudienez, duela milioi bat urte baino gehiago Asiarako eta Europarako bidaia luze bat egin zuen, eta bertan eboluziona...
  Homo habilis    [Informazio gehiago]
Duela 2 milioi urte Afrikan bizi izan zen giza espeziea. Askoren ustez, gizakiaren lehen ordezkaria da. Tresnak egiteko gaitasunagatik deitu zitzaion horrela.
  Homo heidelbergensis    [Informazio gehiago]
Duela 780.000 eta 600.000 urte bitartean Europan bizi izan zen giza espeziea. Acheul kulturaren teknologia erabiltzen zuen eta sua kontrolatzen zuen. Neanderthal-eko gizakien arbasotzat hartzen da.
  Homo neanderthalensis    [Informazio gehiago]
Duela 127.000 eta 30.000 urte bitartean Europan (bertan du jatorria), Ekialde Hurbilean eta Asiako erdialdean bizi izan zen giza espeziea. Alemaniako Neander ibaiaren ibarrean aurkitu ziren lehen fosilak eta horregatik jaso zuen izen hori.
Neander...
  Homo sapiens    [Informazio gehiago]
Duela 100.000 urte inguru Afrikan agertu zen giza espeziea. Gaur egungo gizakien espeziea da.
Cro-Magnongo gizakiak (Frantziako Cro-Magnongo aztarnategiak eman zien izena) Europara heldu ziren duela 40.000 urte. Neanderthal-eko gizakiekin 10.000 ur...
  Homologazioa    
Produktu batek erabilia edo salerosia izateko elkarte batek ezarritako beharrezko inspekzioak pasatu dituenean, homologatuta dagoela esaten da.
  Hoplitak    
Antzinako Grezian, polisak defendatzeko soldadu egiten ziren herritarrak.
  Hunoak    [Informazio gehiago]
Hunoak tribu euro-asiarren konfederazio bat izan ziren, bakoitza jatorri ezberdin batekoa. Talde hau IV. Mendean azaldu zen Europan eta haien artean nabarmenena Atila Hunoa. Hunoak barbaro deituak izan ziren erromatarren aldetik IV. eta V. mendeetan...