Diccionario

A
 
  Abdikatu    
Errege edo printze batek haren soberania uzten duenean.
  Absolutismoa    
Gobernu modu bat da eta boterea pertsona bakar batek dauka eta ez du herria ez parlamentuaren aurrean azalpenik eman behar, beste guztiak haren agindutara daude.
  Absolutua     
Zenbaki erreal baten balio absolutua edo modulua1 ikurra, positiboa (+) zein negatiboa (-), kontuan izan gabe bere zenbakizko balioa da.
  Adobe    
Buztin eta lastozko masa, adreilu itxuraz moldeatu eta airean sikaturik, horma eta murruak eraikitzeko material gisa erabiltzeko.
  Aduana    
Normalean kostalde eta mugetan ezarritako bulego publikoa, inportatu eta esportatu egiten diren gai eta merkantziak erregistratu eta haien gaineko eskubideak kobratzeko.
  Agente geologikoa    
Lurraren erliebean esku hartzen duen agentea, hala nola ura, haizea, gizakia...
  Agora    
Antzinako Grezian, nekazariek eta artisauek beren produktuak saltzen zituzten hiriko plaza. Bertara haien zerbitzuak eskaini nahi zituzten hiritarrak hurbiltzen ziren ere.
  Agorraldia    
Euri gutxiko garaien ostean ibaien emaria oso baxua edo minimoa izaten den garaia.
  Akeoak    [Informazio gehiago]
Akaia Antzinako Greziako herrialdeko herria. Peloponesoren iparraldean.
  Akisgran    
Karlomagnok bere gobernua ezarri zuen hiria izan. Bera ere bertan hil egin zen, une hartako kristautasunaren gunerik garrantzitsuena bihurtuz. Historialariek “Erdi Aroko Errenazimendua” deitzen dute.
  Akitania     [Informazio gehiago]
Gaur egun Dordoina, Gironda, Landak, Lot eta Garona eta Atlantikoko Pirinioak departamenduek osatzen duten Frantziako lurraldea
  Akropolia    
Hiri garaia. Tenplurik enblematikoenak eraikitzen ziren polisaren gunea. Erasorik izatekotan tenplu hauek babeslekutzat erabil zitezkeen.
  Akuiferoa    
Ura duen lursaila, bai geldirik zein mugimenduan.
  Aldagaia    
Neurgarria den ezaugarria (handitasuna, bektorea edo zenbakia).
  Alde Zaharra    
Hiria sortu zenetik XIX. mendera arte urbanizatutako aldea. Egungo hiriaren zati txiki bat baino ez du hartzen, baina balio handikoa, multzo historiko artistiko garrantzitsuak zein etapa ezberdinetako bestelako elementu anitzak izaten baititu.
  Aldeaniztunak    
Erakunde jakin baten esparru juridikoan itundutako akordioak, herrialde kideek nahitaez bete beharrekoak.
  Alokairua    
Jabego bat beste pertsona bati uzten zaio erabil dezan; eta horren truke, astean, hilean edo urtean diru-kopuru bat ordaindu behar du.
  Anarkia    
Botere publiko eza. Antzinako Grezian, gobernu-eredurik eza.
  Anfiteatroa     
Oinplano borobil edo eliptikoa eta inguruan harmailak dituen eraikina. Ikuskizunetarako erabiltzen zen, hala nola gladiadoreen arteko borrokaldiak.
  Anibal    [Informazio gehiago]
Kartagoko jeneral eta estatu-politikaria. Askoren ustez, Historiako militar taktikorik onena. Bigarren Guda Punikoan jeneralik gogotsuena izan zen. Bertan, antzinako ekintza gogoangarri militarrik ausartena burutu zuen: Anibal eta bere armada, guda-...
  Antiseptikoa    
Infekzioak eragiten dituzten mikrobioak desegiteko erabilitako substantzia.
  Antropologia    
Antropologiak gizakiaren bilakaera eta honek gizartean egiten duen bizimodua aztertzen ditu: antolamendua, jokaera, kultura etab.
  Antropozentriko    
Gizakia gauza guztien neurria dela esaten duen dotrina.
  Antzokia    
Tragediak eta komediak antzezten ziren bertan.
  Aparatu burokratikoa    
Burokrazia funtzionatzea ahalbidetzen duten pertsonen multzoa.
  Arabiar Penintsula    [Informazio gehiago]
Arabia Afrika eta Asia batzen diren tokian kokatutako penintsula da, Pertsiako Golkoa, Adengo Golkoa eta Itsaso Gorriaren artean
  Ardi-    
Artile abereari izen emateko erabiltzen den terminoa, ardiak hartzen dituen arraza motaren sailkapena da
  Arietea     
Harresiak botatzeko antzina erabiltzen zen makina militarra, zutabe luze eta pisutsu batez egina, albo batean burdin edo brontzezko pieza batez egindako errefortzua izanik, gehienetan landua aker baten buruaren itxurarekin.
  Aristokrazia    
Historian zehar potere politikoaren kuota altuak bidegabeki edukiz eta pribilegio handiak izanez, giza-piramidearen gailurrean egon den noblezia edo giza-taldea.
  Arkaikoa    
Antzinakoa, arte edo kultura baten hasierako faseetarikoa.
  Arkeologia    
Arkeologiaren aztergai nagusiak gizakiak utzi dituen hondakin materialak dira: tresnak, arte-adierazpenak, armak…
  Arku    
Eraikuntzan, egitura kurbatua, hura sostengatzen den bi pilare edo zutabeen artean dagoen tartea estaltzen duena.
  Arte higigarri    
Objektuen gainean egindako artea da: hezurrak, errekarriak, harri lauzak, adarrak etab.
  Astenosfera    
Goi-mantua eta behe-mantua banatzen dituen geruza.
  Asteroideak    [Informazio gehiago]
Asteroideak Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzan objektu harritsuak dira eta gehienek gerriko antzeko bat osatzen dute Martitz eta Jupiterren artean, baina beste toki batzuetan badaude ere. Handienak esferikoak dira, planetak bezala eta txikiek form...
  Asturias Printzea saria    [Informazio gehiago]
1981etik, Asturiasko Printzea Fundazioak hainbat alorretako banakako eta taldeko sariak ematen ditu Oviedon, Asturiasko Printzerriko hiriburuan. Sarien alorrak honako hauek dira: arteak, kirolak, gizarte-zientziak, komunikazioa eta giza zientziak, a...
  Atapuerca    [Informazio gehiago]
Historiaurreko aztarnategi garrantzitsua. Gizadiaren ondare kulturala izendatua izan da hominizazio prozesuari buruz eta gaur egungo gizakiaren jatorriari buruz eskaintzen duen informazio osoa eta baliotsua dela eta. Atapuercan aurkitu dira Europako...
  Atmosfera    
Lurra inguratzen duen 1.000 km inguruko gasezko geruza.Hainbat gasez osatuta dago (nitrogenoa, oxigenoa, karbono-dioxidoa, ozonoa...). Berari esker bizi daiteke gure planetan.
  Atzeraldia    
Aldi baterakoa izaten den jarduera ekonomikoen jaitsiera orokorra.
  Aulki Santua    
Aita Santuaren posizioa Eliza Katolikoaren Goreneko Burua den heinean.
  Australopithecus    [Informazio gehiago]
Behe Paleolitikoan, duela 5 milioi urtetik duela milioi bat urte arte, bizi izan zen hominidoa. Tximinoen antza zuten tamainari eta garun txikiari dagokienez, baina tximinoak ez bezala, zutik eta bi oinen gainean ibiltzen ziren. Beren inteligentzia ...
  Autarkiko    
Kanpoko laguntza guztiak behar ez duten edo baztertzen duten pertsona, leku, mekanismo, gizarte, sistema industrial edo nazioak.
  Autarkikoa    
Bizitzeko beharrezkoa den guztia ematen duen ekonomia.
  Auto-iraupena    
Bizirauteko kanpoko laguntza edo interakzioa behar ez izatea, auto-hornikuntza.
  Autoktono    
Bizi diren herrialdean jatorria dutenak.
  Autoktonoak    
Bizi diren herrialdeko jatorria duten pertsonak (baita animaliak eta landareak ere).
  Axlor    
Axlor leizea, Dimako (Bizkaia) Urrestei mendian kokaturik dagoena, Euskal Herriko Historiaurreko aztarnategirik erakusgarrienetariko eta garrantzitsuenetariko bat da.