Diccionario

N
 
  Naos    
Cella izenez ere ezagutua, Antzinako Egipto eta Antzinako Greziako tenpluetako aretorik garrantzitsuena zen. Bertan gordetzen zen estatua.
  Nazioarteko Diru Funtsa    [Informazio gehiago]
Nazioartean politika iraunkorrak bultzatzen, mundu-merkataritza sustatzen eta pobrezia murrizten saiatzen den erakundea. 185 kide ditu, eta NBEko erakundeetako bat da. Moneta-sistemen krisiak saihestea eta herrialdeei ekonomia-politikako aholkularit...
  Neanderthal aurreko hominido    
Homo erectus-aren eta Homo sapiens neanderthalensis-aren arteko hominidoa.
  Nefertiti    [Informazio gehiago]
Egiptoko erregina (K.a. XIV. mendean), Amenofis IV (edo Akenaton) faraoiaren emaztea. Biok hasi zituzten aldaketa erlijioso, artistiko eta kultural ugari. Agian Nefertiti apaiz izan zen (erregeak baino ez ziren apaiz izaten). Dirudienez, Akenatonen...
  nekazaritza    
Nekazaritza eta abeltzaintzarekin zerikusia duena.
  Nekazaritza eta abeltzaintza    
«Nekazaritza eta abeltzaintzekin loturik dagoela” esateko erabiltzen den adjektiboa.
  Neolitikoa    
Harri Aroko azken denboraldiari esaten zaio. Historiaurreko gizakiak bizimodu nomada eta ehiza baztertzean hasten da; orduantxe hasi zen nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako bizimodu sedentarioa.
  Neumatika    
Gasak ikertzen dituen zientzia
  Nodulu    
Gizakiak eraldatu gabeko harri txikia.
  Nomada    
Bizileku finkoa ez duten eta oro har janari bila toki batetik bestera joaten diren pertsonak edo herriak.
  Nominak    
Dokumentu horretan, langile batek enpresa bati ematen dion zerbitzu nominal baten kontabilitatea islatzen da. Langilearen izena, jasotzen duen soldata eta enpresak eskaintzen dizkion prestazioak deskribatzen dira bertan.
  Nork bere burua aski izan    
Laguntzarik behar ez duena.