Diccionario

 
  Nazioarteko Diru Funtsa
Nazioartean politika iraunkorrak bultzatzen, mundu-merkataritza sustatzen eta pobrezia murrizten saiatzen den erakundea. 185 kide ditu, eta NBEko erakundeetako bat da. Moneta-sistemen krisiak saihestea eta herrialdeei ekonomia-politikako aholkularitza eskaintzea ditu helburu. Halaber, ordainketa-balantzan arazoak dituzten estatuak finantzatzeko fondoak ere ematen ditu. Nazioarteko lankidetza sustatzen du nazioarteko moneta-gaietan, eta merkataritza-mugimenduak errazten ditu.

[Itzuli]