Diccionario

P
 
  Paleolitikoa    
Harri Aroko lehen denboraldiari esaten zaio, hau da, harri landuarena. Bertan kronologikoki hiru garai bereizi daitezke: behe, erdi eta goi harri aroa.
  Paleontologia    
Paleontologiak, fosilen azterketaren bidez, izaki bizidunen bilakaera ikertzen du.
  Pampa    
Cada una de las llanuras extensas de América Meridional que no tienen vegetación arbórea.
  Papiroa    
Antzinako Egipton, Nilo ibaiaren bazterretan hazten zen landarea. Horrekin, idazteko paper moduko bat egiten zuten; eta sokak, otzarak, sareak eta ontziak egiteko ere erabiltzen zuten.
  Paradoxa    
Kontraesankorrak diruditen, baina baliodun edo errealtzat hartzen diren hainbat faktore duten, egoera, testu edo zirkunstantziei, logika erabiliz, izen emateko erabiltzen den kontzeptu.
  Paralelo    
Ekuatorearekiko paraleloak diren zirkunferentziak. Tropikoetako paraleloek eta zirkulu polarrek izen bereziak dauzkate.
  Parke Naturala    [Informazio gehiago]
Gizakiek nabarmenki ustiatu gabe dauden eta bertako bazterren edertasunak, bertako ekosistemen flora edo faunaren berezitasunak nahiz eraketa geomorfologikoek aipagarri egiten dituzten lekuak dira, bertako natur baliabideen aprobetxamendu orekatua e...
  Parke nazionala    [Informazio gehiago]
Giza jardueren aztarna nabarmenik ez duen nahiko eremu zabala, interes edo edertasun handiko geomorfologia, fauna, flora eta habitatak dituena. Hori dela eta, herrialdeko agintaritza gorenak babestu egiten ditu eta bisitariak onartzen ditu hezkuntz...
  Patrimonioa    
Pertsona batenak diren ondasunen multzoa.
  Pedagogoa    
Aberatsen semeekin uneoro egoten zen esklaboa.
  Peloponeso    
Grezia kontinentalaren hegoaldean kokatutako penintsula. Greziako mitologiako heroia zen Peloperi zor dio izena.
  Pergaminoa    
Animalien larru garbi eta lehortua, agiriak idazteko prestatuta.
  Periekoena    
Espartako talde soziala, metekoen antzekoa. Itsas eta lehorreko armadan parte hartzen zuten eta ez zuten zergarik ordaintzen.
  Petrokimika    
Metanoa, propanoa, butanoa, gasolina, kerosenoa, gasolioa eta antzeko produktu kimikoak lortzeko, petrolioa edo gas naturala lehengaitzat erabiltzen dituen zientzia eta teknika da.
  Pezo    
Arkitekturan, egosi gabeko adreilua. Oro har, buztinaz eta lastoz egiten da eta eguzkian lehor dadin uzten da.
  Pierre Bonnassie    
Pierre Bonnassie (1937-2005) Erdi Aroan aditua den historialaria eta hispanista frantziarra da.
  Pilatu    
Inongo ordenarik gabe metatu, bildu, pilatu.
  Piramidea    
Poligonal oinarriko eta ardatz batean elkartzen diren aldeetako eraikinak. Antzin Egipton, oinarri laukidun piramide zuzenak ziren.
  Plagizida    
landaretan izurriteak ekiditeko produktu fitosanitarioa da.
  Plaka tektonikak    
Lurrazala banatuta dagoen zati edo bloke handiak.
  Planeta    [Informazio gehiago]
Izar baten inguruan birak ematen dituen zeruko gorputz solidoa. Islatzen duen argiagatik ikus dezakegu.
  Planoa    
Herri baten, eskala handiko, adierazpena.
  Plubiometroa    [Informazio gehiago]
Toki zehatz bateko prezipitazioak neurtzeko erabiltzen den tresna.
  Poitiers    
Poitierseko Batailan 732 urtean frankoak atera ziren garaile Carlos Martelen gidaritzapean, arabiarrak eta haien aliatuak gaindituz.
  Polikromia    
Kolore anitzen erabilera (grekotik dator: poli "asko" eta kromo "kolore").
  Polilaborantza    
Lursail mugatu bat landare mota ezberdinak landatzeko aprobetxatzen duen nekazaritza mota da.
  Polis    
Hiri batez eta hori inguratzen zuten herrixkez, soroez eta basoez osatutako estatu txiki bat.
  Polisa    
Hiri batek eta lurralde txiki batek osotzen duten estatu autonomoa.
  Politeismo    
Jainko edo izaki jainkotiar ugari daudela onartzen duen sinesmena (grekotik dator: poli "asko" eta teo "jainko").
  Porrota    
Estatu batek bere zorrak ordaintzeko ezintasunak eragindako ordainketa etendura deklaratzen duenean.
  Presio atmosferikoa    
Lurrazalaren puntu batean bertan dagoen aireak egiten duen presioa.
  Presio fiskala    
Herrialde bateko biztanleei eskatzen zaien zergen maila.
  Primate    
Ugaztuna. Tximinoak, gorilak, orangutanak edo txinpantzeak daude talde honen barnean.
  Puniko    
Kartagokoa
Gerra punikoak hiru izan ziren. Garai hartako Mediterraneoko bi potentzia nagusiak, Erroma eta Kartago, aurrez aurre ipini zituzten K.a. 264 eta K.a. 164 urteetan zehar.