Diccionario

G
 
  Ganga    
Arkitekturan, egitura kurbatua, bi horma artean edota hainbat pilare edo zutabe artean dagoen tartea estaltzen duena.
  Garapen jasangarria    
Pertsonek gaur egun dituzten beharrei erantzuteko gai den garapenari esaten zaio. Beti ere hurrengo belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe.
  Garriga    
Ezkaia, izpilikua eta erromeroa bezalako sasi aromatikoz osatutako landare-formazioa.
  Gazitzea    
Elikagaiak ahalik eta denbora luzeenean kontsumitzeko moduan mantentzeko era.
  Geomorfologikoa    
Lurrazalaren berezkoak diren ezaugarrien ikerketa.
  Geozentrismoa    
Teoria geozentrikoa Lurra Unibertsoan kokatzen duen oso antzinako teoria da. Haren arabera Lurra Unibertsoaren erdian dago, eta astroak, eguzkia barne, haren inguruan ari dira biraka.
  Germaniar    [Informazio gehiago]
Germaniar herriak edo germanikoak indoeuropar jatorriko etnia bat izan ziren, Erromatar Inperioaren iparraldean kokatutako eskualdea, Germania izenez ezaguna, okupatzen zutenak. Tribu germaniar ezagunenak honako hauek ziren: godoak, saxoiak, alemana...
  Gerra Hotza    [Informazio gehiago]
XX. mendean, Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, bi bloketan zatitu zen mundua: batetik, mendebaldekoa edo kapitalista; bestetik, ekialdekoa edo komunista. Mendebaldeko blokeko buruak Ameriketako Estatu Batuak ziren, eta ekialdeko blokean Sobietar B...
  Geyserrak    
Islandierako geyser hitzetik dator eta iturria esan nahi du. Iturri honetatik ur beroa edo ur-lurruna etengabe ateratzen da.
  Gezi puntei (Moustier kulturakoa)    
Lantza musteriensea: Lantza musteriensea historiaurreko harritresna da. Ertzak landuz triangelu edo erronboide itxura hartzen zuen.
  Gizarte esklabista    
Esklaboak izatea baimentzen duen gizartea.
  Goi-lautada    
Itsasoaren mailatik 200 metro baino gorago egoten diren lautadak.
  Golde belarriduna    
Nekazaritzan erabilitako erreminta zorua haziak erein baino lehen prestatu eta mugitzeko.
  Gosetea    
Herri edo gune geografiko batean biztanleriari elikatzeko elikagai eta baliabide nahikorik ez dagoenean ematen den egoera da, heriotza-tasa igoz gosea eta desnutrizioagatik.
  Grabitate-Indarra    
Materiaz osatutako elementu guztiek duten ezaugarria. Honen bidez elkarren artean erakartzen dira.
  Gremio    
Lanbide edo negozio bera izateagatik interes komunak dituzten pertsonek osatutako elkartea.
  Gurutzadak    
Gurutzadak Aita Santuaren eskariz egin ohi ziren kanpaina militarrak, XI eta XIII. mendeen tartea burutu ziren, turkiar seleukotar eta sarrazenoen aurka (horrela deitzen ziren musulmanak) Lur Santua birkonkistatzeko.

  Gurutzadak    
Gurutzadak Aita Santuaren eskariz egin ohi ziren kanpaina militarrak, XI eta XIII. mendeen tartea burutu ziren, turkiar seleukotar eta sarrazenoen aurka (horrela deitzen ziren musulmanak) Lur Santua birkonkistatzeko.

  Gurutzadura    
Gurutzadura edo transeptu hitza arkeologia erlijiosoan erabili ohi da elizetako nabe nagusia ortogonalki zeharkatzen duen nabea izendatzeko