Diccionario

Z
 
  Zabalgunea    
Hiri baten planifikatutako handitzea. XIX. mendean egindakoek berezik ihartzen dute izen hau.
  Zedro    
Asiar jatorriko zuhaitz mota. Egur gorrixka eta gogorra duena; zurgintzan, ebanisterian eta arkatzak egiteko erabiltzen da batez ere.
  Zelibatoa    
Ezkontzen ez direnak edo sexu-bikoterik ez daukatenen egoera adierazten du.
  Zentsuak    
Erdi Aroko garaietan zein garai modernoetan erabilitako instituzioa izan ziren, Europan zein Amerikan. Gaur egungo hipoteka maileguaren antzerakoa, baina zordunak zorpeko mugiezinaren gaineko eskubide guztiak mantentzen zituen.
  Zentsura-mozioa    [Informazio gehiago]
Botere legegileak botere betearazleari erantzukizunak eskatzeko erabiltzen duen prozedura parlamentarioa. Hau da, legebiltzarrak presidentea edo lehendakaria kargugabetzeko erabil dezake zentsura-mozioa. Oro har, krisialdi politikoetan presidenteak ...
  Zergak    
herri-administrazioen diru-sarrera publikoak. Legeen arabera, hiritarrek zergak ordaindu behar dituzte, gastu publikoei aurre egiten laguntzeko.
  Zigurat    [Informazio gehiago]
Adreiluzko dorre izugarriak ziren. Elkarren gainean mailakatutako terraza moduko batzuek osatzen zuten, eskaileren bidez komunikatzen ziren eta azken mailan santutegi bat zuten. Tenplu erlijiosoak izateaz gain behatoki astronomiko bezala erabiltzen ...
  Zikloia    [Informazio gehiago]
Zikloi tropikalak behe presioak dituzten guneak dira. Bertan abiadura handiz bira egiten duten airez eta lainoz osatutako zurrunbiloak sortzen dira. Prezipitazio handiak eta haize bortitzak (200 km/h baino gehiagokoak) eragiten dituzte eta zikloiare...
  Zirkua    
Zaldiek tiratutako gurdien arteko lasterketak egiten ziren.
  Zuzenbide latindarra    
Erromatar gizartea arautzeko erabiltzen zen lege multzoa.