Diccionario

M
 
  Magistratua    
Ardura duten karguak hartzeko hiritarren asanbladak hautatutako pertsona.
  Maiorazkoa    
Lurrak ez ziren oinordekoen artean banatzen, nagusiari osorik uzten zitzaizkion pobretzea saihesteko.
  Makis    
Zuhaixka, sasi arantzadun eta zutoinetan ura biltzen duten landareez osatutako landare-formazioa.
  Makrozefalia    
Hiriburua den hirian botere politiko, ekonomiko eta administratiboa kontzentratzea.
  Manipulazio genetikoa    
Lehen naturan existitzen ez ziren bizidunak sortzeko teknika. Bestelako espezien geneak txertatu egiten dira (bakterioak adibidez) bizidun begetal zehatz batean; helburua nekazaritza-produktu berriak sortzea da.
  Mantenugaiak    
Organismo biziak hazi eta osasuntsu egoteko ezinbesteko substantziak. Pertsonen kasuan bitaminak, mineralak, azido koipeak eta aminoazidoak dira.
  Manumisioa    
Esklabo bati askatasuna ematea
  Marketinga    
Ingelesetik datorkigun hitza. Bezeroa produktu bat erostera animatzeko eta bultzatzeko sortzen diren estrategia eta ikerketak dira.
  Martsupiala    
Sabelean martsupio izeneko poltsa duen animalia ; poltsa horretan gordetzen ditu kumeak jaio eta hurrengo hilabeteetan.
  Masia    
Katalunian ohikoa den nekazaritza eta abeltzaintzarako baserria.
  Mastaba    
Egiptoko hilobi eraikina, piramide moztu forma duena. Goiko oinarrian dauka hilobi ganberara daraman putzura sartzeko irekigune bat.
  Maya    
Gaur egun, Yucatan, Guatemala eta ondoko beste herrialde batzuetako tribuetan bizi den edozein gizaki.
  Mendia    
Lurraren goragune naturala.
  Mendikatea    
Mendilerroen multzoa.
  Mendilerroa    
Mendien multzoa.
  Menhir    
Lurrean sartutako harri handiek osatzen zituzten monumentuak.
  Meridiano    
Polo geografikoetatik igarotzen diren Lurraren gainazaleko zirkunferentziak. Greenwich-etik (Londres) igarotzen denari 0º meridianoa esaten zaio eta Lurra ekialdeko eta mendebaldeko hemisferioetan banatzen du.
  Meskita    
Musulmanek otoitz eta ospakizun erlijiosoak egiteko erabiltzen duten eraikina.
  Mesolitiko    
Paleolitikotik Neolitikora iragateko garaia.
  Mesopotamia    
Asia Txikiko eskualdea, Tigris eta Eufrates ibaien artean kokatua. Bertan garatu zen ezagutzen diren kultura handietako bat.
  Mesosfera    
Gutxi gorabehera 80 km-ra iristen den geruza. Gorantz egin ahala tenperaturak pixkanaka jaitsi egiten dira geruza honetan.
  Metalurgia    
Metalek dituzten mineralak hartuta, metal horiek erauzi eta lantzeko teknika.
  Metamorfismoa    
Mineral edo harri batean, kontsolidazio primitiboaren ostean beroa eta presioaren eraginez gertatutako eraldaketa naturala.
  Metekoak    
Artisautzan eta merkataritzan aritu eta polisetan bizi ziren atzerritarrak. Zergak ordaintzen zituzten eta soldadutza egin behar zuten.
  Metropoli aldea    
Eremuari izen ematen dion erdiko hiria eta inguruko hiri sateliteak- logela-hiriak, industriaguneak, merkataritza guneak eta zerbitzu guneak izan daitezkeenak- eta dena zentralizaturik antolatuta, batzen dituen hiri-eskualdea.
  Metropolia    
Entitate handiko hiri guneak, eremu zabal batean zentro ekonomiko eta sozialak direnak.
  Metropolia    
Herrialde bateko kultura eta ekonomia kontzentratzen dituzten hiri handiak dira. Gehienetan nazioarteko loturen erdigunea izaten da.
  Metropolis    
Aitzinean, kolonia bateko fundatzaileak zetozen polis-ama.
  Minostar    
Kreta uhartean garatu zen zibilizazioa. Bere unerik gorenera K.a. II. milurtekoan heldu zen Knosos, Festo eta beste hiri aberatsetan. Zibilizazio honi izena eman zion Minos errege ospetsuak.
  Minostar Kultura    
Kretako biztanleek, K.a. 3000 urte inguruan garatutako kultura.
  Minostarrak    
Kretako antzinako biztanleak. Minostarrek edo kretatarrek kondairaren arabera Zeus jainkoaren semearen zen Minos erregearen omenez hartu zuten izena.
  Misoginia    
Emakumeekiko gorrotoa.
  Mitoa    
  Mitologia    
Antzinako heroien eta jainkoen alegiazko Historia.
  Mizenestar Kultura     
Greziako lurralde kontinentalaren hegoaldean (Peloponeso) orain dela 4000 urte, akeoak heldu eta batera sortutako kultura. Joniarrak, eoliarrak eta doriarrak heldu zirenean lortu zuen bere goieneko unea.
  Momifikazioa    
Hilotsa, ustel ez dadin, momia bihurtzeko prozesua.
  Monarkia    
Estatuaren buruzagitza pertsona bakar baten esku dagoen gobernu-sistema; pertsona horren eskubidea biziartekoa eta hereditarioa izan ohi da.
  Monokromia    
Kolore bakar baten erabilera (grekotik dator: mono “bat” eta kromo “kolore”).
  Monolaborantza    
Landare bera lursail zabaletan ereiten duen nekazaritza mota da.
  Monopolio    
Saltzaile edo ekoizle bakar batek produktu edo zerbitzu bat saltzen edo ekoizten duenean sortzen den sektore ekonomiko baten egoera.
  Montzoia    
Indiako Ozeanoan eta Asian aldizka ematen den aire fenomeno atmosferikoa. Montzoiaren urtaroaz hitz egiten da euri jasak dakartzalako.
  Morisko    
1492 urtean bota ondoren bataiatutako espainiar musulmanak
  Mosaikoa    
Harriz, egurrez edo material aberatsagoz (marmola, beira, onizez…) egindako artelana. Mosaiko esaten zaio ere, zenbait zatiz egindako edozein lanari. Arte mosaikoa Erromatar Inperioaren garaian zabaldu zen.
  Muga-zerga    [Informazio gehiago]
Ondasunak inportatzeagatik edo esportatzeagatik ordaintzen dena. Ondasunaren balioaren zati bat ordaintzen da, edo, bestela, zenbateko jakin bat, produktuaren arabera. Tokian tokiko gobernuak kobratzen du. Zergaren ondorioz, kanpoko produktuak berta...
  Mugimendu naturalak    
Biztanleriaren mugimendu naturalak biztanleria ezberdinen bizi-aldaketak dira: jaiotzak, heriotzak, etab.
  Mundu Bankua    [Informazio gehiago]
NBren ekimenez eratutako erakundea. Interes txikiko maileguak ematen ditu, pobrezia murrizteko. 185 herrialdek osatzen dute, eta egoitza Washingtonen dago (Ameriketako Estatu Batuetan). Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren sortu zuten Europako herria...