Diccionario

L
 
  Labar-arte    
Harrien gainean edo leizeetan egindako margolanak.
  Labar-artea    
Haitzuloetako edo harrizko babesguneetako hormetan egindako labar-artea da. Mota askotako irudiak izaten ditu: baxuerliebeak, grabatuak, pinturak etab.
  Lan-jazarpena (Moobing)    [Informazio gehiago]
Lan jazarpena edo lanpostuan ematen den jazarpen morala, gehienetan mobbing (jazarri, 'eraso', 'taldean inguratu')termino ingelesaren bidez izendatzen dena. Langileari bere lanpostuarekiko beldurra edo terrorea sortarazteko erasotzaile edo erasotzai...
  Landa-exodoa    
Biztanleria nekazaritza guneetatik hirietara joatea da, orokorrean nekazaritza jarduerak utzi eta industria edo zerbitzu sektorean lan egitera joatearekin loturik dago.
  Langileria    
Gizarte kapitalistan soldatapeko langileek osotzen duten klasea da; produkzio baliabideen gaineko jabegorik ez daukate eta, beraz, haien lan-indarra saldu behar dute.
  Lantzea    
Lurrak edo mendiak laboratu landatu ahal izateko.
  Lapis lazuli    
Antzinetik apaintzeko erabiltzen den harri urdina.
  Laponia    [Informazio gehiago]
  Laserra    
Erabat kontrolatuta dagoen argi-sorta emititzen duen gailua.
  Latifundio    
Nekazaritza lursail handia, jabe bakar batena.
  Latitudea    
Edozein paralelotik ekuatorera gradutan neurtutako distantzia. Iparralderantz edo hegoalderantz izan daiteke, eta gehienez 90º-koa.
  Lautada    
Ia goragunerik ez duten azalak dira, hau da, lur-zati lauak edo desnibel txikikoak. Irizpide orokor bat jarrita, itsasoaren mailatik gehienez 200 metrora daude.
  Legegilea    
legeak sortzen dituen pertsona edo organoa.
  Legioa    
Erromako armadaren tropa-multzo nagusia.
  Lehen Iraultza Industriala    [Informazio gehiago]
XVIII. mendearen bigarren erdian zehar eta XIX. mendearen hasieran, Erresuma Batuak bultzaturik, Europak eraldaketa ekonomiko eta sozial multzo bat bizitzen du Industrializazioan bete betean sartuz. Artisauen eta eskuzko lanean oinarritutako ekonomi...
  Lehen sektorea    
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta meatzaritza hartzen dituen sektore ekonomikoa.
  Lepantoko Golkoa    [Informazio gehiago]
Gaur egun Korintoko Golkoa deitzen zaio eta Grezian kokaturik dago. Peloponesoko penintsula Grezia kontinentaletik banatzen du eta Lepantoko bataila ezagunaren eszenatokia izan zen. Golkoaren muturrean Korintoko hiria aurkitzen da eta beste aldean P...
  Lezetxiki    
Axlorrekin batera, Arrasaten (Gipuzkoa) kokatutako koba hau Euskal Herriko Erdiko Paleolitikoko aztarnategirik garrantzitsuena da.
Lezetxikin aurkitu ziren Euskal Herriko Neanderthal-eko gizakiaren hondakin antropologiko urrietako zenbait aztarna.
  Lihoa    
Izen bereko landare baten zurtoinetik ateratzen den ehun-gaia.
  Limesa    [Informazio gehiago]
Erromako mugan zehar gotorlekuz eta zaintze-dorrez jositako harresia. Tito Flavio Domiciano (K.o. 51-96) enperadore erromatarraren garaian eraikitzen hasitako gotorleku honen helburua Inperioaren kontrola eta defentsa ziurtatzea zen.
  Lo Hiria    
Lan eta aisialdi guneetatik urruti dauden hiri handietako auzoak.
  Longitudea    
Edozein puntutatik 0º edo Greendwich Meridianora gradutan neurtuta dagoen distantzia.
  Lugorria    
Urte batez edo urte batzuez deskantsatzen uzten den lurra materia organikoa eta hezetasuna pilatu eta berreskuratu ditzan.
  Luis Buñuel Pórtoles    [Informazio gehiago]
Teruel probintziako Calanda herrian jaio zen, Aragoin, 1900 urtean. Zinema inteligentea, originala eta mundu mailan preziatutakoa egin zuen. Egin zituen filma originaletan ironiaz eta salaketaz betetako irudiak txertatu zituen. Salvador Dalí, Federi...
  Lur Santua    [Informazio gehiago]
XI eta XII. mendeetan zehar europar erresumek kanpaina militarrak (gurutzadak) antolatu zituzten Palestinan Jerusalem (Jesus lurperaturik dagoen tokia, eta beraz sakratua mundu katolikoarentzat) eta musulmanen (ez leialak gurutzatuentzat) esku zeude...
  Lurmutur Hiria     
Lurmutur Hiria Hegoafrikako bigarren herririk populatuena da.
  Lurralde integrazioa    
Lehenago zatiturik egon den lurraldean zehar talde baten boterea hedatuz joan. Horrek obedientzia eskualdeetatik eta pertsona multzoetatik erdiko agintariei transferitzea eskatzen du.
  Lurrikara    
Lurraren barruko indarrek sortutako lurrazalaren astinaldia.