Diccionario

 
  Lehen Iraultza Industriala
XVIII. mendearen bigarren erdian zehar eta XIX. mendearen hasieran, Erresuma Batuak bultzaturik, Europak eraldaketa ekonomiko eta sozial multzo bat bizitzen du Industrializazioan bete betean sartuz. Artisauen eta eskuzko lanean oinarritutako ekonomia manufakturatua eta industriala izatera pasatzen da berrikuntza teknologikoei esker; lurrin makina eta ehungintzako makinarien produkzioaren hobekuntzak adibidez. Merkataritza hedatu egiten da populazioarentzat ondasun gehiago eta merkeago saldu ahal direlako diru irabazi handiak ekarriz industriaren jabeentzat. Horrela jaiotzen da kapitala eta espezializatutako lan-eskua.

[Itzuli]