Diccionario

S
 
  Sabana    
Urtaro lehor luzea duten eskualde beroetako landaretza. Eskualde tropikaletan agertzen da eta belar altuak dira nagusi bertan.
  Sakea    
Japoniako edari alkoholduna. Arroza legamiatuz egiten da.
  Sakonunea    
Itsasoaren mailaren azpitik dauden lautadak.
  Sedentarioa    
Bizitoki finkoa duena.
  Sekularizazioa    
Sekularizazioa gizarteetan erlijioak eta haren erakundeek eragiteko gaitasuna galtzen dutenean ematen den prozesua da, jakituriaren bestelako arloek utzitako leku hori hartuz.
  Senatu    
Antzinako Erroman, patrizioen biltzarra; estatuko kontseilu gorena osatzen zuen eta bertan arazo politikoak erabakitzen ziren.
  Senatua    
Kongresuak bozkatutako lege-proiektuak izapidetzen ditu. Askotan, legeei buruzko aldaketa-proposamenak aurkezten ditu, eta horiek, gero, Kongresura helarazten dira berriz.
  SESB    [Informazio gehiago]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (estatu sozialisten federazio konstituzionala) Eurasian sortu zuten, ideologia sozialistan oinarrituz. 1922an eratu (Errusiako Iraultzaren ondorioz) eta 1991n desegin zen. Hasierako lau sobietar errepublika ...
  Sestra-kurbak    
Itsasoaren mailatik gora altuera berean dauden lurzoruko puntuak batzen dituzten lerroak dira.
  Setioa    
Gotorleku bat inguratzea bertan daudenak ateratzen ez uzteko edo kanpoko laguntza ez jasotzeko. Hura erasotzeko saiakerarekin joaten da, indarrez zein higaduraz konkistatzeko .
  Siderurgia    
Burdina eta haren aleazioak ekoizteko garatutako teknologia. Egipton K.a. 3000 urtean forjatutako burdinazko objektuak bazeuden jadanik. Erdi Aroan burdin forjatua izeneko aleazioa lantzen zuten artisauek.
  Silex    [Informazio gehiago]
Landutako harriaren Historiaurreko industrian lehengai gisa erabiltzen zen, batez ere Paleolitikoan. Gehien erabilitako harria zen funtsezko bi ezaugarri zirela eta: bere gogortasuna (altzairua marratzeko gai da) eta bere hauskortasuna (ezpaletan za...
  Silo    
Garia edo bestelako garau, hazi, zein zuhainak gordetzeko lekua.
  Sinposioa    [Informazio gehiago]
Antzinako Grezian, musika eta dantzaz girotutako jatorduak. Bertan gizonezkoek hizketaldiak egiten zituzten.
  Sistema feudala    [Informazio gehiago]
Jopuek landutako lurren jabegoan oinarritutako antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoa. Produkzioaren parte bat "zentsu" (errentamendu) legez eman behar zitzaion lurren jabeari, kasu gehienetan noble (jauna) txiki bat, nominalki errege baten leia...
  Soberakina    
Uzta batetik behar guztiak beterik daudenean (kontsumo propioa, hazia, hamarrena, zorrak…) soberan gelditzen dena ondoren merkatuan saltzeko.
  Soberakinak    
Soberan daudenak, normaletik gorakoak edo ohiko neurrietatik gorakoak.
  Sonarra    
Teknika horrek ur azpiko soinuaren hedapena erabiltzen du mugimendua detektatzeko.
  Subjektibitatea    
Subjektuaren ikuspegian oinarritutako pertzepzio, argumentu eta lengoaiaren propietatea, beraz subjektuaren interes eta nahien eragina duena.
  Sufragio unibertsala    
Sufragio unibertsala Estatu batean biztanleria heldu osoak botoa emateko eskubidea izatea da, arraza, sexua, sineskera edo baldintza sozialak direnak izanda ere.
  Sufrea    
Sufrea naturan aurkitzen den elementu kimikoa da. Erregai fosilen errekuntzak era honetako gasaren emisio altuak eragiten ditu atmosferan, euri azidoaren eragile nagusia izanik.