Diccionario

I
 
  Ibilgua    
Ibai eta erreken urak pasatzen diren lurrazala.
  Ilustrazioa    
Ilustrazioa edo Argien Mendea Europan, Frantzian eta Ingalaterran bereziki, XVIII. mendean hedatu zen pentsamenduaren korronte intelektuala izan zen.
  Induljentzia    
Eliza katolikoak bekatuen penagatik ematen duen barkamena.
  Industria-birmoldaketa    
Bigarren sektorearen funtzionamendua eraldatu eta modernizatzeko politika multzoa.
  Inflazioa    
Ondasun eta zerbitzuen prezioak orokorrean handitzea.
  Inguratzea    
Plaza edo gotorleku bat erasotzeko edo hartzeko inguratzea.
  Inkisizioa    
Eliza Katolikoaren barruan heresia kentzera dedikatutako hainbat erakunderi egiten dio erreferentzia .
  Inportazioa    
Inportatzen den produktua, herrialdean ez dagoen edo ekoizten ez den produktua da, eta beraz, atzerrian erosi eta ekarri behar da.
  Insulindia    [Informazio gehiago]
Insulindia (latineko insula, "irla", eta India), Penintsula eta Australia artean kokaturik dagoen artxipelagoak hartzen duen antzinako izena da. Gaur egun Indonesia, Filipinak, Brunei, Malasiako uhartetar aldea, Ekialdeko Timor eta Papua Nueva Guine...
  Interakzioa    
Objektu, eragile, indar, funtzio eta abar biren artean elkarrekiko gauzatzen duten ekintza.
  Interesa    [Informazio gehiago]
Pertsona batek banku bati mailegua eskatzen dionean, bankuak dirua uzten dio eta pertsonak itzuli behar du epeka, baina interes bat gehitzen zaio diru horri. Mailegua egiten duen entitateak kalkulatzen duen portzentajea (utziko den diruaren eta itzu...
  Inudea    
Berea ez den umea hazten duen emakumea.
  Iraultza frantsesa    
Frantzia, eta haren inplikazioak zirela eta Europako hainbat nazio asaldatu zuen gatazka sozial eta politikoa, indarkeria aldiekin. Aurrez aurre ezarri zituen Antzinako Erregimena deitzen zenaren aldeko eta kontrakoak (1789).
  Iraultza Industriala    [Informazio gehiago]
XVIII. mendearen ertitik XIX. mendearen hasiera bitartean emandako Aro Historikoa da. Lehenengo Ingalaterran, eta mendebaldeko Europan ondoren, Neolitikotik gizateriaren Historian emandako eraldaketa sozio-ekonomiko, teknologiko eta kultural handien...
  Iraultza Neolitikoa    
Neolitikoan gizakiak izan zituen aldaketen multzoa; garrantzitsuena gizakia harrapari (ehiza eta fruitu bilketa) izatetik ekoizle (nekazaritza eta abeltzaintza) izatera iragatea izan zen.
  Iraunkorra    
Urtean batera berritzen ez den landare bizikor baten hostotza; urtaro guztietan berde mantentzen dena. Horrelakoetan landarea “betiberde” edo hostoiraunkorra dela esaten da.
  Isotopoak    
Elementu bereko atomoak, baina masa atomiko ezberdina dutenak.
  Istmo    
Bi kontinente, edo penintsula bat kontinente batekin, lotzen dituen lur tartea.
  Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskala (INES)    
Gertakari nuklearren inguruko informazio koherentea ematen die komunikabideei eta biztanleriari. Eskalan zazpi maila daude.
  Itsasostea    
Itsasoaren beste aldean dagoen herri edo lekua.
  Iturri epigrafikoak    
Inskripzioetatik lortzen den informazioan oinarritzen den iturri historikoa.
  Izarra    [Informazio gehiago]
Argia duen zeruko gorputz solidoa. Gas beroz osatuta dago, hidrogenoz eta helioz nagusiki; gas horiek oso konprimituta daude izarraren barnean eta erreakzio nuklearrak gertatzen dira. Erreakzio horien ondorioz argia eta beroa sortzen duen energia ug...