Diccionario

T
 
  Taiga    
Taiga (errusieraz baso ilun eta misteriotsua) Ipar Amerikako, Siberiako eta Eskandinaviako azalera handiak hartzen dituen natur ingurunea da. Bertan landare koniferoak dira nagusi, hala nola, pinuak eta izeiak.
  Taila    
Taila bat eskultura mota bat da, bereziki egurrez egiten dena.

  Tarrako    [Informazio gehiago]
Tarrako, kanpamendu militar batean sortu zen. Hispania Ziterioreko hiriburu bihurtu zen berehala, eta jarraian, Tarrakonenese probintziakoa.
  Taylorismoa    [Informazio gehiago]
Frederick Winslow Taylorrek ekoizpena handitzeko proposatutako ideiak. Lantegi bateko enplegatuak antolatzea ezinbestekoa zen lan bakoitza ahalik eta denbora gutxien egin ahal izateko. Mugimendu eta denbora zehatzetara mugatzen zen lanak egiteko. Kr...
  Telematika    
Telekomunikazioa eta informatika bateratzen dituen diziplina zientifiko eta teknologikoa.
  Tenperatura aldaketa    
Toki zehatz batean eguna eta gauaren artean ematen den tenperatura aldaketa.
  Teokrazia    
Botere politikoa jainkoak ematen duela uste duen gizartea. Jainkoengan botere osoa jasotzen duen pertsona batek eramaten du aurrera, bera da jainkoen ordezkaria Lurrean.
  Teozentrismoa    
Jainkoa Unibertsoaren erdia dela dioen dotrina.
  Termak    
Esklaboak zaindutako bainuetxe publikoak ziren. Bertan hiritarrek bainu beroak, saunak, masajea etab. Hartzen zituzten. Izen handiko hiri eta villa guztietan termak zeuden.
  Termosfera    
1.000 km-ra iristen den geruza. Izena bertako tenperaturak oso altuak direlako hartu du.
  Terranova    
Terranovako Irla Iparramerikako ipar-ekialdeko kostaldeko irla handi bat zen. Euskal baleazaleen gogoko destino bihurtu zen, bakailao erreserba handiak ere eskaintzen baitzituen.
  Testuinguru historikoa    
Gertaera bat ematen deneko ingurunea.
  Tiber    [Informazio gehiago]
Tiber Italiako hirugarren ibairrik luzeena da.
  Tipologia    
Historiaurreko aztarnategietan aurkitu diren hondakin materialen azterketa da.
  Tirania    
Boterea legez kontra pertsona bakar baten esku dagoen gobernu-mota, bereziki pertsona horrek boterea justiziarik gabe eta bere gogoaren arabera erabiltzen badu.
  Tiranoa    [Informazio gehiago]
Antzinako Grezian txiroenen, merkatarien eta artisauen laguntzaz boterea lortzen zuen pertsona. Gaur egun, tirania, lapurtutako botere politikoaren erabilera krudela eta gehiegizkoarekin lotzen da. Greziarrentzat, aldiz, positiboa izan zen printzipi...
  Topografia    
Lursail baten azalerak erakusten dituen ezaugarriak.
  Tornadoa    
Inbutu itxura duen haize-zurrunbilo bortitza da; lurrazalarekin bat egiten du eta zatirik estuenari (inbutuaren lepoa) tximinia esaten zaio.
  Toulouse    [Informazio gehiago]
  Tragedia    
  Tratatua    
Estatu bik edo gehiagok, Estatu batek eta nazioarteko erakunde batek edota nazioarteko erakundeen artean izenpetutako akordioa.
  Tresneria    
Industria baterako beharrezkoak diren tresnen multzoa.
  Trikuharri    
Trikuharriak zutikako bi harri edo gehiagorekin eta hauen gainean ezarritako beste batekin osatutako hilobi-ganbera handiak ziren. Zenbait trikuharritan, komunitate bereko ehunka pertsona lurperatzen ziren.
  Triptiko    
Marfil, egur edo metalezko plakak, erliebe edo margoekin dekoratuak eta liburu baten tapak bezala tolesteko lotuak.
  Tritioa    
Hidrogenoaren isotopo naturala. Erradioaktiboa da. Bere ikurra 3H da.
  Troposfera    
Lurrazaletik gertuen dagoen atmosferaren geruza da. Hamar km-ko altuerara iristen da. Bertan gertatzen dira eguraldi aldaketak eta klima desberdinak sortzen dituzten fenomeno atmosferikoak.
  Tundra    
Tundra (finlandieraz zuhaitzik gabeko lautada) sastrakadiek (txilarra, zumea eta urki nanoa) goroldiek, likenek eta algek osatutako natur ingurunea da eta ezin dute 50 cm. baino gehiago altuera hartu.
  Turia Ibaia    [Informazio gehiago]
  Turkiar otomandarra    
Turkiar inperioa 1923 arte gidatu zuen dinastia turkiarra.