Diccionario

B
 
  Babestutako Biotopoak    [Informazio gehiago]
Ekosistemak, komunitateak, elementu biologikoak, interes geologikoko guneak zein medio naturaleko leku konkretuak eta formazio oso bitxiak, arraroak, edertasun handikoak edo interes zientifiko handikoak, haien berezitasunagatik, hauskortasunagatik, ...
  Balidoa    
Erregearen konfiantza pertsonala duen pertsona. Gobernuaren gidaritza bere esku uzten du erregeak.
  Barometroa    
Toki zehatz bateko presio atmosferikoa neurtzeko balio duen tresna.
  Barrokoa    
Barrokoa mendebaldeko kulturaren historiaren aro bat izan zen eta hainbat obra eman zituen literatura, eskultura, pintura, arkitektura, dantza eta musikaren esparruetan. Aro horrek 1600 urtetik 1750 urtera gutxi gora behera hartu zuen.
  Basilika    
Arku baten luzapenean oinarrituta, basiliketan salerosketak edo epaiketak egin zitezkeen, beroa edo euriaren beldurrik gabe.
  Baskoiak     [Informazio gehiago]
Baskoiak Iberiar Penintsulan I. mendearen inguruan Ebro ibaiaren goi ibilbidea eta mendebaldeko Pirinioen penintsulako isurialdearen artean hedatzen zen lurraldean kokatzen zen herriari erromatarrek Antzinaroan eman zioten izena da. Gaur egun lurral...
  Baso    
Basotik datozen lehengaien ustiaketa izendatzeko terminoa, egurra adibidez.
  Baso boreal    
Taiga.
  Batiskafoa    
Presio handiak jasan ditzakeen itsasontzi mota. Itsas sakonera esploratzeko erabiltzen da.
  Baxuerliebe    
Planotik gutxi irteten diren irudiak dituen eskultura-erliebea.
  Belarjale    
Landareak, eta bereziki belarra, jaten dituen animalia.
  Belaunaldien birjartzea    
Belaunaldi berriak birjartzeko gaitasuna.
  Berdintasuna    [Informazio gehiago]
Berdintasunerako legeek sozialki baztertuta dagoen kolektibo bat, hala nola emakumeena, kargu edo lanpostu bat lortu ahal izateko portzentaje minimoa ezartzen dute. Kamera bateko diputatuen % 40 edo % 60 emakumeak izan behar direla ezar daiteke, adi...
  Bering    
Asia eta Amerika bereizten dituen itsasartea.
  Berlingo Horma    [Informazio gehiago]
Bigarren Mundu Gerra bukatu eta Alemania errenditu ondoren eraiki zuten agintari sobietarrek (gerrako alderdi garaileetako batzuek), “faxistengandik babesteko”. Gerra bukatu eta gero eskuratutako lurraldea ideia kapitalistek kutsatzerik nahi ez zute...
  Berotegi efektu    [Informazio gehiago]
Atmosferak, bertan dauden gas batzuei esker (karbono dioxidoa, metanoa, CFCa, oxido nitrosoa, ozonoa...) lurraren tenperatura mantentzeko jokatzen duen paperari esaten zaio. Eguzkiaren irradiazioaren zati bat (uhin motzekoa) lurrazalak xurgatzen du,...
  Berrestea    
Ekintzak, hitzak edo idazkiak onartzea edo egiazkoak edo baliozkoak direla baieztatzea.
  Big Bang    
Orain dela 15.000 milioi bat urte gertatutako leherketa. Unibertsoaren hasiera adierazten digu.
  Bigarren sektorea    
Lehengaiak transformazio industri prozesuetan jartzeko jarduera produktiboak hartzen dituen sektore ekonomikoa.
  Biosferaren Erreserba    [Informazio gehiago]
Oinarrizko ikerkuntzaren zein ikerkuntza aplikatuaren laguntzaz eta kontserbazio eta garapen helburuak bateratzeko xedez babesturiko ekosistemak dira, lehorrekoak nahiz kostakoak. Zona hauetako natur ekosistemek kontserbazio egoera ona eta giza jard...
  Bioteknologia    
Bizidunak aldatzeko edo hobetzeko beste bizidunen zatiak erabiltzen dituen zientzia da. 1990ean hasi zen garatzen. Landare edo animalia baten ezaugarri genetikoak manipulatzen ditu. Gaur egun, nekazaritzan erabiltzen da batez ere.
  Bioteknologia    
Biologian oinarritzen den teknologia.
  Biotopo Babestu    [Informazio gehiago]
Horrela deritze oinarrizko legerian erreserba natural, monumentu natural edo paisaia babestu deituriko natura-guneei. Izendapen honek ez du aurrekoak besteko ahalmenik ematen giza jarduerak murrizteari dagokionez. Biotopoetan mugatu egiten da baliab...
  Birmoldaketa    
Industriak berritzeko prozesu teknikoa.
  Bisigodoak    
Erromatar inperioan sartutako herri germaniarra. Bisigodoak Hispania hartu zuten herri godoen mendebaldeko abarra izan ziren.
  Bizantziar Inperioa     
Bizantziar Inperioa- Ekialdeko Erromatar Inperioa. Kristau inperio honen hiriburua Konstantinoplan (Istanbul) zegoen, eta haren antzinako izenetik, Bizantzio, sortu zen Bizantziar Inperioa terminoa.
  Bizi-itxaropena    
Biztanleria baten batez besteko heriotza adina da.
  Biztanleria absolutua    
Biztanleria absolutua leku jakin batean bizi den biztanleen kopuru totala da.
  Biztanleria aktiboa    
Herri bateko biztanleria aktiboa lan merkatuan sartutako pertsonen kopurua da, hau da, lana daukatenak edo lan bila dabiltzanak.
  Biztanleria ez-aktiboa    [Informazio gehiago]
Aktiboak ez diren eta 16 edota gehiago daukaten pertsonek osotzen dute, hau da, ez daude ez okupaturik ez langabezian. Ondoko kolektiboak hartzen ditu: jubilatuak eta pentsiodunak, errentadunak, lanerako modu iraunkorrean ezinduak, ikasleak eta etxe...
  Biztanleria pasiboa    [Informazio gehiago]
Aktiboak ez diren eta 16 edota gehiago daukaten pertsonek osotzen dute, hau da, ez daude ez okupaturik ez langabezian. Ondoko kolektiboak hartzen ditu: jubilatuak eta pentsiodunak, errentadunak, lanerako modu iraunkorrean ezinduak, ikasleak eta etxe...
  Biztanleriaren dentsitatea    
Lurralde batean kilometro koadroko (km2) bizi den biztanle kopurua da. Biztanleria osoa azalerarekin (km2) zatituz lortzen den kopurua da.
  Budismoa    [Informazio gehiago]
Filosofia hinduari lotutako erlijioa. Budismoa eraldatu egin da denboraren joanean, eta, gaur egun, eskolak eta praktikak oso anitzak dira. Erlijio budistaren helburua iluminazioa da, norbere burua hobetzeko eta goi mailara iristeko. Budismoaren ara...
  Burgua    
Hiriaren sinonimoa. Burges hitzak burguko biztanlea esan nahi.

  Burokratak    [Informazio gehiago]
Burokrazia-sistemetako langileak. Burokrazia-sistemek arauak ezartzen dituzte, zereginak edo gestioak zentzuzko ordena jakin baten arabera gauza daitezen. Arau horiek administrazio publikoetako langile guztiek bete behar izaten dituzte. Aipatutako d...
  Burokrazia    
Administrazio edo bulego publiko batek ondo funtziona dezan behar diren arau, organo eta pertsonen multzoa.
  Burokrazia    
Estatuaren antolaketaren funtzionamendua posible egiten duten erakunde eta langile espezializatuen multzoa.
  Burtsa-balioak    [Informazio gehiago]
Tituluek edo balioek elkarte pribatu edo publiko baten gaineko jabego-eskubide partzialak adierazten dute. Akzio izenez ere ezagutzen dira. Balio bakoitzak ezaugarri estandarizatuak ditu. Enpresa bateko balioak erostean, enpresa horren urteko onuren...
  Bustoa    
Pertsona baten buruarekin eta toraxaren goialdearekin egindako eskultura.