Diccionario

 
  Lepantoko Golkoa
Gaur egun Korintoko Golkoa deitzen zaio eta Grezian kokaturik dago. Peloponesoko penintsula Grezia kontinentaletik banatzen du eta Lepantoko bataila ezagunaren eszenatokia izan zen. Golkoaren muturrean Korintoko hiria aurkitzen da eta beste aldean Patraseko Golkoa. Golko bien artean antzinako Lepanto hiria aurkitzen da, gaur egun Naupacto. XIX. mendean golko bien arteko kanala ireki zen itsaso bidezko garraioa Egeo itsasora pasa zedin.

[Itzuli]