Diccionario

 
  Nefertiti
Egiptoko erregina (K.a. XIV. mendean), Amenofis IV (edo Akenaton) faraoiaren emaztea. Biok hasi zituzten aldaketa erlijioso, artistiko eta kultural ugari. Agian Nefertiti apaiz izan zen (erregeak baino ez ziren apaiz izaten). Dirudienez, Akenatonen erregealdiaren 12. urtean, Nefertitik galdu zuen faraoiaren konfiantza eta Nefertiti Meritatenek ordezkatu zuen, bere sei ahizpetako batek. Kareharrian egindako eta apaindutako Nefertitiren busto bat da antzinako Egiptoko artelanik ospetsuenetariko bat.

[Itzuli]