Diccionario

 
  Komunismoa
Talde-antolamendua ezaugarri duen komunitatea edo gizartea, ekonomia-etekinetan eta kapitalean oinarritutako ekonomiaren ohiko lan- eta diru-banaketa eta klase sozialak onartzen ez dituena. XIX. mendetik aurrera, egitura politikoak sortzeari ekin zioten, Marxen doktrinetatik abiatuz. Klase sozialik gabeko gizartea zen, izan ere, Marxen aldarrikapenik edo xederik garrantzitsuena. Komunismoa finkatzeko prozesuak bi fase edo aldi ditu: lehenbizi, ordena sozialista ezarri behar da, eta, gero, egitura sozialista. Lehen fasean, jabetza pribatuak estatuaren esku utzi behar dira, aldi baterako, urrats guztiak langile-klaseak kontrolatzen dituela. Bigarrenean, langile-klaseak funtzio ekonomiko eta militar guztiak bereganatu behar ditu. Hainbat teoria komunista daude, baina guztietan ezagunena marxismo-leninismoa da (Marx eta Lenin pentsalariena).

[Itzuli]