Diccionario

 
  Kolonialismoa
Herrialde batek beste bat indarrez menderatzea, inbasio militar, kultural, ekonomiko edo etnikoaren bidez. Koloniak oso antzinatik sortu izan dira: grekoen eta erromatarren garaitik. Azken kolonizazioak Europako potentziek gauzatu zituzten XIX. mendean, eta arrastoa utzi dute nazioarteko harremanetan. Kolonialistek gutxietsi egiten zituzten mendean hartutako herrialdeak, eta ez zuten haien kultura errespetatzen. Afrikan eta Asian ezarri zituzten administrazio- eta lurralde-antolamenduak ez zetozen bat benetako errealitatearekin, eta gatazkak sortu ziren ordura arte bereizita bizi izandako etnien artean. Gobernu kolonialak bertan behera geratu ziren, garai hartan piztutako arazoak konpontzea oso nekeza da oraindik.

[Itzuli]