Diccionario

 
  Konfuzianismoa
Konfuzio jakintsu eta filosofo txinatarrak hedatutako doktrina moral eta erlijiosoen multzoa. Berebiziko eragina izan du Txinan, Korean, Vietnamen eta Japonian. Txinako erlijio ofiziala izan zen VII. mendera arte. Konfuzianismoaren arabera, bizitzarekin zerikusia duten alderdi guztiak kosmosak (osotasun harmoniatsu paregabeak) bideratzen ditu. Harmonia hori urratzen denean, ondorio larriak eragiten dira. Konfuzianisten gurtzaren oinarria arbasoak omentzea da, hildakoen arimek ondorengoei mesede edo kalte egin diezaieketela uste baitute. Ororen gainetik, Goiko Jauna dago. Zerua ere botere gorena da, jainkotasun gorena. Antzinaroan, erregeari edo enperadoreari zeruaren semea deitzen zioten.

[Itzuli]