Diccionario

 
  Dibertsifikazio edo aniztasun energetikoa
Herriek iturri bakar batekiko dependentzia energetikoa saihesteko energia iturri ezberdinen erabilera eta aprobetxamendua ukitzen dituen kontzeptua. Proposamen honek indarra hartu zuen XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadako petrolioaren krisiaren ondoren, haren prezioaren igoerak munduko ekonomiaren kolapsoa eragin zuenean. Gaur egun aniztasun energetikoaren alde egiten da etorkizuneko krisiak saihesteko bide bezala. Energia berriztagarrien garapen eta erabilera dago filosofia berri honen oinarrian.

[Itzuli]