Diccionario

 
  Burokratak
Burokrazia-sistemetako langileak. Burokrazia-sistemek arauak ezartzen dituzte, zereginak edo gestioak zentzuzko ordena jakin baten arabera gauza daitezen. Arau horiek administrazio publikoetako langile guztiek bete behar izaten dituzte. Aipatutako definiziotik abiatuz, zenbait funtzionariori honako hau leporatzen zaie: sistemaren alderdi zurruna eta formala zorrotzegi behatzen dutela, eta, ondorioz, administrazioa ez dela behar bezain eraginkorra. Bestalde, burokraziaren jarduera-arauak betetzeko, alferrikako izapideak eta formaltasun hutsalak egin behar izaten dira, batzuetan.

[Itzuli]