Diccionario

 
  Budismoa
Filosofia hinduari lotutako erlijioa. Budismoa eraldatu egin da denboraren joanean, eta, gaur egun, eskolak eta praktikak oso anitzak dira. Erlijio budistaren helburua iluminazioa da, norbere burua hobetzeko eta goi mailara iristeko. Budismoaren arabera, gizakiek hainbat egoera edo bizitza igarotzen dituzte, eta, azkenik, nirvana (askapen espirituala) erdiesten dute. Buda Gautama gerrari noblearen irakaspenak eta esperientziak mito eta legenden bidez hedatu eta eredugarri bihurtu dira, gizakiaren bilaketa espiritualarentzat.

[Itzuli]