Diccionario

 
  Biosferaren Erreserba
Oinarrizko ikerkuntzaren zein ikerkuntza aplikatuaren laguntzaz eta kontserbazio eta garapen helburuak bateratzeko xedez babesturiko ekosistemak dira, lehorrekoak nahiz kostakoak. Zona hauetako natur ekosistemek kontserbazio egoera ona eta giza jarduerekiko oreka nabarmena agertzen dute. Kalifikazio hori UNESCOk garatzen duen proiektu orokor zabal baten atala da.

[Itzuli]