Diccionario

 
  Berlingo Horma
Bigarren Mundu Gerra bukatu eta Alemania errenditu ondoren eraiki zuten agintari sobietarrek (gerrako alderdi garaileetako batzuek), “faxistengandik babesteko”. Gerra bukatu eta gero eskuratutako lurraldea ideia kapitalistek kutsatzerik nahi ez zutenez, “lotsaren harresia” eraikitzea eta Alemania bi zatitan banatzea erabaki zuten, hango familia eta hiritarren etsipenari muzin eginez. Horrela, ekialdean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa edo komunista eratu zuten, eta, mendebaldean, Alemaniako Errepublika Federala. Berlin hiria barrutik zatitu zuten, 45 m luzeko hormaren bidez. Alemaniako hormak 115 km-ko luzera zuen guztira. Horma zeharkatuz beste aldera heltzen saiatu ziren eremu komunistako hiritar asko hil egin ziren, eremua minaz josita egotez gain, soldaduak tiroka hasten baitziren norbait ikusi orduko

[Itzuli]