Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma

Aurkezpena

K.a. V. mendean, greziar zibilizazioa bere gorenera iritsi zenean, Erroma herri txiki bat besterik ez zen. Handik bost mendera, erromatar soldaduek ezagutzen zen munduaren zatirik handiena hartu zuten, eta Erromak izugarrizko inperioa antolatu zuen. Garai hartan, kultur batasuna izan zen nagusi Mediterranear arroan: hizkuntza, kultura, erlijioa, artea, eraikinak, herri-lanak, legeak etab.

K.o. III. mendetik aurrera, zenbait barne-arazok izugarri ahuldu zuten inperioa. Eta atzerriko herri batzuk (barbaroak izenekoak), ahultasun horretaz baliatu ziren mugak zeharkatu, eta inperioan barrena sartzeko. IV. mendearen amaieran, inperioa bi zatitan banatu zen: mendebaldekoa eta ekialdekoa; mendebaldekoak ezin eutsi izan zien barbaroen erasoei.

Unitate honetan, inperioaren bilakaera, gizartearen eta politikaren antolamendua, artea, kultura eta abar ikasiko dituzu. Horretaz gain, Hispanian eta Euskal Herrian erromatarren eragina nolakoa izan zen eta herri horrek zer-nolako oinordetza utzi digun ikusiko dugu.

Helburu didaktikoak

  1. Erromako historia banatu ohi den garaiak (monarkia, errepublika, eta inperioa) identifikatzea, horietariko bakoitzaren lurralde-garapenari arreta berezia eskainiz.
  2. Erromako zibilizazioaren ezaugarririk garrantzitsuenak (kultura, artea, eguneroko bizimodua eta jarduera ekonomikoak), eta gaur egungo munduan izandako eragina ezagutzea.
  3. Erromako zibilizazioaren goieneko unearen antolamendu soziopolitikoa deskribatzea: errepublika-garaia eta garai inperiala.
  4. Idatzizko testu historiko eta historiografikoetatik informazioa lortzeko oinarrizko teknikak erabiltzea; laburtu eta iruzkinak egitea.
  5. Iberiar penintsulan eta Euskal Herrian izandako erromanizazio prozesua ulertu eta deskribatzea.
  6. Erromatar Inperioaren gainbeheraren arrazoi nagusiak deskribatzea. Horien arteko loturak ezarriz.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  • Monarkiatik Inperiora: erregeetatik enperadoreetara

    1. Erromaren jatorria.
    2. Errepublika-garaia eta garai inperialaren bitarteko hedapen erromatarra.
  • Erromako bizimodua

    1. Jarduera ekonomikoak.
    2. Etxebizitza eta familiako bizimodua.
    3. Nola aztertu pertsonaia historikoen ekintzak.
  • Gizartea

    1. Gizarte esklabista.
    2. Herritarrak: giza-taldeak.
    3. Testu historiografikoen iruzkina.
    4. Emakumeak Erroman.
    5. Erromako armada.
  • Antolamendu politikoa

  • Erlijioa eta kultura

    1. Erromako politeismoa.
    2. Judaismoa eta kristautasuna.
  • Artea Erroman

    1. Arkitektura.
    2. Eskultura.
    3. Galtzada Erromatarrak.
  • Iberiar penintsularen konkista eta erromanizazioa

    1. Penintsula erromatarrak heldu zirenean.
    2. Antolamendu administratiboaren bilakaera.
    3. Erromanizazioa.
    4. Erromatarren ondarea.
    5. Penintsularen ustiapen ekonomikoa.
  • Euskal Herria erromatarren garaian

    1. Euskal Herria erromatarrak heldu zirenean.
    2. Konkista eta lurraldearen antolamendua.
  • Erromatar munduaren krisia eta gainbehera

  • Bisigodoak Hispanian.

    1. Tolosako erresumatik Bisigodoen erresumara.
    2. Arte bisigotikoa.

Prozedura edukiak

  1. Antzinako Erromako bizimoduaren inguruko galderak egitea.
  2. Testu historiografikoen analisi eta interpretazioaren bidez, informazio garrantzitsua lortzea.
  3. Gertaera zehatzen eta pertsonaia historikoen ekintzen arrazoien inguruko galderak egitea.
  4. Antolamendu politikoaren inguruko eskemak ulertzea.
  5. Antzinako zibilizazio batzuen ezaugarriak konparatzea eta haien arteko antzekotasunak eta aldeak bilatzea: gizartea, antolamendu politikoa, ekonomia, erlijioa, arte eta kultura.
  6. Mapa kontzeptualak interpretatu eta irakurtzea.

Jarrera edukiak

  1. Aurreko gizarte eta gurearen arteko loturak ezagutzeko interes eta jakin-mina izatea.
  2. Gizarteen adierazpen kultural eta artistikoekiko errespetua eta balorea ematea.
  3. Antzinako gizarte eta pertsonaiekiko enpatia eta elkartasuna izatea; batez ere, emakume eta mailarik baxueneko pertsonaiekiko.
  4. Iturriak interpretatu eta erabiltzeko orduan zehaztasuna eta objetibotasuna.
  5. Ondarearen aberastasun eta aniztasunaren aurrean errespetua, balorazioa eta ondarea disfrutatzen jakitea. Horiek deendatzeko eta zaintzeko ekintzen aldeko jarrera izatea.

Ebaluazio irizpideak

  1. Ea dakien denbora-epe jakin batean, edo zibilizazio erromatarrean izandako zenbait gertaera eta prozesu (sozialak, ekonomikoak, teknologikoak, politiko-militarrak, artistikoak...), friso kronologiko batean irudikatzen eta haien arteko nolabaiteko lotura azaltzen, eta ea denboran bere horretan irauten dutenak eta aldatu direnak ezagutzen dituen.
  2. Ea friso kronologiko batean Antzinaroko bi zibilizazio edo gizartetan, edo gehiagotan, izandako gertaerak eta prozesuak irudikatzen dituen, eta ea zibilizazio horien artean erlaziorik ikusten duen.
  3. Ea zibilizazio erromatarra non sortu eta nondik barrena hedatu zen —eremu geografikoa mapetan kokatzen dakien; ea friso kronologiko batean gertaera eta denbora-aldi garrantzitsuenak adierazten dakien; eta ea antzinaroko beste zibilizazioekin lotzen dituen.
  4. Ea zibilizazio erromatarraren ezaugarri nagusiei buruzko informaziorik (eguneroko bizimodua, gizartea, ekonomia, politika...) biltzen duen, eta deskribatzen duen.
  5. Ea aztertzen dituen Erromatar Inperioa Europa osoan finkatzea eragin zuten kausak, eta ondorengo gainbehera eragin zutenak ere, aztertzen dituen.
  6. Ea zibilizazio erromatarrari dagozkion artelanak ezagutzen dituen; zenbait ezaugarri deskribatzeko gai den, eta utzi diguten arte-ondarea balioesten duen.
  7. Ea zenbait informazio-iturri kritikoki interpretatzen dituen, erromanizazioak Hispanian eta Euskal Herrian izan zuen garrantziari buruzko ondorioak ateratzeko.
  8. Ea zibilizazio Erromatarrak mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpenen adibide zehatzik deskribatzeko gai den. Ea ekarpen horiei buruzko adibide jakinik deskribatzen duen; esate baterako, artearen, kulturaren, filosofiaren eta hizkuntzaren arlokoak.
  9. Ea Euskal Herriko eta Espainiako aztarna erromatar jakinik deskribatzeko gai den; orobat, ea mendebaldeko zibilizazioari egindako ekarpen kulturalak zein diren dakien.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.