Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia

Greziako zibilizazioaren jatorria

Grezia

Europako hego-ekialdean Egeo itsasoa dugu, eta bertan, uharte ugari daude. Itsasertzeko lurrak oso menditsuak dira, baina bailara estuak eta lautada txiki batzuk ere badaude. Bailaren arteko komunikazioa zaila da lurretik eginez gero, baina itsasoz, errazagoa da. Kostaldea nahiko koskatsua da, eta horrek portu ugari sorraraztea erraztu du. Inguruko biztanleek Helade ,izena eman zioten lurraldeari eta heleno beren buruari: horiexek izan ziren antzinako greziarrak.

Lehenengo zibilizazioak Kretan (Minostar kultura) eta Mizenasen (Mizenastar kultura) garatu ziren.

Minostar kultura

Kreta eta Mizenas

Minostar kultura orain dela 5000 bat urte sortu zen. K.a. 3000. urte inguruan, Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten. K.a. 2000. urte inguruan, kretatzarrek edo minostarrek, Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten. Idazten bazekiten eta nekazaritza, abeltzaintza eta merkataritza zituzten bizibide.

Knossos-ko Jauregia

Kalitate handiko artisautza-objektuak (zeramika, urregintzako gauzak, oihalak, landutako egurra...), eta janariak (ardoa, olioa...) saltzen zituzten, eta lehengaiak erosten zituzten (kobrea, eztainua, marfila, urrea, zilarra, lapis lazulia...). Jauregietan bizi ziren erregeek gobernatzen zituzten Kretatarrak; horietako bat Knossos-koa izan zen, erdian patio handi bat, eta inguruan, hainbat areto zituena: egongelak, erlijiorako eremuak, lantegiak, biltegiak… Margoekin apaintzen ziren eta ez zuten harresirik, uhartea defentsa naturala zelako.

Mizenestar kultura

Grezia eta Peloponesoko Penintsula

Mizenestar kultura, duela ia 4.000 urte garatu zen lurralde kontinentalaren hegoaldean (Peloponeso), akeoak heldu eta batera. Izena Mizenas, bere herri nagusitik hartu du. Mizenarrek, Kretak K.a. 1500 urte inguruan pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko. K.a. 1200 inguruan, gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen, eta joniar, eoliar eta doriarren finkapena erraztu zuen.

Mizenas

Zibilizazio horren hizkuntza, greziar hizkuntzaren oso forma arkaikoa zen, eta idazten bazekiten. Haien artean independenteak ziren erreinuek osatutako gizarte gerlaria zen; erreinu horiek erregeek eta beren senitartekoek gobernatzen zituzten, harresi handiz babestutako jauregietatik. Langileak, eta horien artean esklaboak, herrixketan bizi ziren, eta jauregiaren ordezkariek kontrolatzen zituzten.

Herri horiek Kretaren kontra altxatu ziren eta, pixkanaka, kretatarrek garatutako merkataritza berenganatu zuten; uhartea indarrez hartzera ere iritsi ziren. Mizenestarrak Egeo itsasoan zehar zabaldu ziren salerosketak egiteko, Zipreko uhartean ezarri ziren eta Itsaso Beltzean sartu ziren. Orduan, Egeo itsasoaren Asiako kostaldean zegoen eta lurralde hura menpean zuen hiri batekin, Troia hiriarekin, hainbat gatazka izan zituzten. K.a. 1200. urte inguruan, setiatu eta suntsitu egin zuten. Handik ehunka urtetara, gertakari horiek eta garai hartako bizimoduarekin lotutako beste batzuk, Homerok kontatu zituen bi poematan: Iliada (Ilion izenetik, horixe baita Troia hiriaren beste izen bat), eta Odisea.

Troiako aztarnak Hissarliken (Anatoliako penintsula)

K.a. 1200. urtetik aurrera, gerrek, goseteek, gainpopulazioak, uzta txarrek eta beste hainbat arrazoik eraginda, krisialdi ugari izan zen, eta burdinazko armak erabiltzen zituzten iparralderagoko herriak, garai horiez baliatu ziren lurraldean indarrean sartzeko eta zibilizazio mizenikoa desagerrarazteko.


1

Erantzun zure koadernoan.

  • Kretarrak, zer dela eta, izan ziren merkatariak eta zergatik izan zuten hainbesteko garrantzia antzinako Grezian?
2

Erantzun zure koadernoan.

  • Zer kontatzen da Iliada eta Odisea poematan?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.