Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia

Hasi aurretik

Oliver Stonen "Alexander" pelikularen afixa

[...] Egia da, Alexandro –esan zion bere aitak, Filipok–, baina greziarrek, guri falta zaigun guztia daukate: artea, filosofia, poesia, antzerkia, medikuntza, musika, arkitektura eta, batez ere, zientzia politikoa, gobernuaren artea. Behar-beharrezkoa da, seme. Greziar bihur zaitezen nahi nuke, pertsonak, eta ez esklaboak, hezten dituen munduko zibilizazio bakarrean parte har dezazun nahi nuke; jakintza aurreratuenak dituen, Iliada eta Odisea-ko hizkuntzan mintzatzen den eta jainkoak gizaki gisa eta gizakiak jainko gisa irudikatzen dituen gizarte horretan parte hartzea... Lautadetan nekazaritza garatu dute, uharteetatik eta Asia Txikiko herri greziarretatik langile adituak ekarriz, eta Pangeo mendiko ustiaketa lanak bultzatu dituzte, eta bertako meategietatik urtean urrezko eta zilarrezko mila talentu lortzen dituzte.

[...] Hori bai, gizon-emakumeek basati izateari utzi ziotenean, gizartean bizi ahal izateko antolatu ziren eta, horretarako, oinarrizko hiru modu garatu zituzten: monarkia deritzona, hau da, pertsona bakar batek agintzen duena; oligarkia deritzona, hau da, gutxiren agindupeko gobernua, eta boterea herritar guztiena dena eta demokrazia izenez ezagutzen dena. Hauxe da Greziako gizon-emakumeek egin duten gauzarik handiena.

Balkanetako penintsula

[...] Eta esklaboak? –galdetu zuen Filipok–. Izan daiteke esklaborik gabeko mundurik?

–Ez –erantzun zion Aristotelesek –. Bere kabuz oihalak egiteko gai den ehundegirik ez dagoen bezalaxe. Ehundegirik gabe ehuna egin daitekeenean, orduan esklaborik gabe bizi ahal izango da gizartea, baina ez dut uste hori inoiz gertatuko denik.

Valerio Massimo Manfredi Alexandros. Ametsaren semea

Erantzun zure koadernoan.

  • Aurreko testua Valerio Massimo Manfrediren Alexandros, ametsaren semea liburuaren zati bat da. Liburuan, Antzineko Munduko buru militarrik garrantzitsuenetariko baten bizitza kontatzen da. Ba al dakizu nor den?
  • Ekintza Mazedonia gertatzen da, non kokatzen da herrialde hori?
  • Greziarren zein ekonomi jarduera aipatzen dira testuan?
  • Gobernatzeko zein modu azaltzen dira?
  • Uste al duzu Greziarrek antzerkiari garrantzi handia ematen ziotela? Zer ziren, zure iritziz, Iliada eta Odisea?
  • Zergatik nahi zuen Filipok, bere semea Alexandro, greziar bihurtzea? Greziarren zer miresten zuen Filipok?
  • Esklaborik al zegoen Grezian?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.