Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak
Atala: Mesopotamia

Politikaren eboluzioa

Mesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik. Etsai bakarrak beren herriak arpilatu nahi zituzten herri nomadak ziren. Baina hazten zihoazen neurrian, herriek lantzeko lur gehiago behar zuten eta, ondorioz, batez ere mugan zeuden lurrengatik, beren arteko gatazkak eta gerrak hasi ziren.

Summer Herrialdea

K.a. 2380 urte inguruan, Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.

Akad inperioa

Geroago, jatorri ezezaguneko pertsonaia batek, Sargonek, Kish herriko boterea hartu zuen eta lurralde osoa bere menpe eduki zuen. Sargon I Handiaren erregetzan (K.a. 2355-2279), hiri-estatu sumertarrak batuta geratu ziren eta horrela sortu zen historiako lehen inperioa, Akaden Inperioa; zituen lurraldeak Mediterraneoa eta Turkiaraino hedatu ziren.

Akaden inperioaren goieneko unea Naram-Sin-en (K.a. 2254-2218) erregetzan lortu zen, baina, hura hil eta gero, barruko arazo batzuek (konspirazioak, independentziaren aldeko mugimenduak etab.) eta, besteak beste, guti, amorrita eta lullubi herrien presioek, inperioaren gainbehera bizkortu zuten.

Zigurat
Ur-Nammu-ren Zigurat

Hiri-estatu batzuetako agintariek (Lagasheko Gudea, Urukeko Utu-hegal, Urko Ur-namu etab.) gutiak botatzea lortu zuten. K.a. 2120 urterako, Ur-Namuk III. Ur dinastia sortu zuen, eta garai horretan lehenengo zigurata eraiki zuen.


11

Erantzun zure koadernoan.

  • Zein desberdintasun nagusi aurki ditzakegu Asiriarrek eta Persiarrek beste herri batzuk menpean hartzeko jokaeren artean? Zer esan nahi dugu Persiarrek kulturen arteko zubi-lana egin zutela, esaten denean? Zein izan zen Antzinaroko toleranteena?
12

Erantzun zure koadernoan.

  • Aztertu ditugun inperio horien lurraldeetan, egun, aurki ditzakegun herrialdeen izenak aipatu.
Politikaren eboluzioa Mesopotamian
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.