Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak

Hasi aurretik

Piramide eraila

Agure bat eta bi gazte aitzurrarekin orduntxe ureztatutako lurretan zokorrak desegiten ari ziren. Txerri-taldeek eta artaldeek, uhaldiek ekarritako lupetzetan haziak lurperatzen zituzten urtaroa etorri zitzaion burura Branirri. Aberastasun ugari eskaintzen zion naturak Egiptori, eta gizon-emakumeek beren lanaren bidez, gordeko zituzten. [...]

Branirrek eskriben irakasbideen liburua eskaini zion. Ezarritako hierarkiari errespetu handia zion: gailurrean jainkoak, jainkosak, beste mundutik zetozen espirituak, faraoia eta erregina; ondoren, erregearen ama, bisirra, jakintsuen biltzarra, magistratu gorenak, armadako buruzagiak eta liburuen jauregiko eskribak. Atzetik beste hainbat zetozen, altxortegiko zuzendaria nahiz kanalen arduraduna, faraoiak atzerrian zituen ordezkariak eta beste hainbat. [...]

Tebasko kaian merkatu handi bat egiten zen egunero. Arrantzale batek, Niloko perkez betetako kanaberazko otarra baten aurrean eserita zegoela, bi arrain ederrenak hartu eta gizon bati eman zizkion, ukendu pote baten truke; gozogile batek pastel bat eman zion beste bati, iduneko baten eta sandalia pare baten truke. Berdura-saltzaile batek babak eman zituen erratz baten truke. Salerosketa bakoitzean eztabaida pizten zen, baina adiskide amaitzen zuten beti. Salgaien pisuari buruzko eztabaidan hasten baziren, eskriba batek zaintzen zuen balantza bat erabiltzen zuten. [...]

Apaizek Osirisi uzta-bilketaren lehen aleak aurkeztu eta uzten jainkosari ogia eskaini ondoren, uzta preziatu hura zeramaten garraiatzaileen ilara luzea silora zuzendu zen, “Egun zoragarria jaio zaigu” abestuz. Eskaileratan gora zihoazen, bihitegiaren sabaira iristeko; laukizuzen formakoak ziren batzuk, biribilak beste batzuk, eta guztiek tranpol batez ixten eta irekitzen zen argizulo baten bidez isurtzen zituzten beren altxorrak. [...]

Christian Jacq. Piramide eraila

Erantzun zure koadernoan..

  • Aurreko testua, Christian Jacqen "Piramide eraila" liburuaren zatiez osatuta dago. Ba al dakizu zein garaitan oinarrituta dagoen?
  • Zein izan zen Egiptoko biztanleen ogibide nagusia?
  • Oso antolatuta zegoen gizartea zen? Testuan agertzen diren goi-karguetariko batzuk aipa itzazu.
  • Merkataritzan dirurik erabiltzen al zuten? Nola egiten zuten? Zein zen eskriben betebeharra?
  • Zergatik uste duzu gariz betetako zakuak eramaten zituztela tenpluetara?
  • Garai hartan Egipto bezalako edo antzeko herririk ba al zegoen? Non? Koka itzazu munduko mapa batean.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.