Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Historiaurreko garaiak: Paleolitikoa

Harriaren industria

Gainerako animaliek ez bezala, gizakiak bilakaeraren hasiera-hasieratik tresnak egin eta erabili izan ditu, hainbat zereginetarako: landareak ebakitzeko, ehizarako, animaliak zatitzeko, larrua zurratzeko…

Paleolitikoan, harriz (litos = harri) egindako tresnak izan ziren nagusi, hezurrak ere erabili ziren arren. Harriaren industrian gehien erabili ziren lehengaiak silexa eta kuartzita izan ziren, oso gogorrak eta, aldi berean, hauskorrak zirelako. Material horiek nodulu solte modura edo beste hainbat modutara aurki daitezke naturan.

Harrizko tresnak egiteko prozesuan, oinarrizko bi teknika erabili ziren eta, gero, teknika horiek etengabe garatuz eta hobetuz joan ziren: taila lana eta azken ukituak ematea.

Silexa oso material hauskorra da. Nahikoa da kolpe gogor bat ematea noduluaren zati bat lortzeko eta alde zorrotz bat egiteko.

Taila lanean nodulua zuritu egiten da gunera iritsi arte. Erdiko Paleolitiko arte, tresna asko ia landu gabeko noduluak ziren.

Nodulua zuritu ondoren, harri-puska zapalak edo orriak lor daitezke. Hauskorra izan arren, silexa oso material gogorra da eta oso egokia da zura, hezurrak etab. lantzeko.

Akabera hobea duten tresnak lortzeko, azken ukituak ematen zitzaizkien tresna askori: gezi puntei, zulagailuei, beranei...


13
  • Nolatan izan daiteke material bat aldi berean gogorra eta hauskorra?
14

Historiaurreko izakiak tresnak egiteko zura ere erabiliko zuela pentsa daiteke.

  • Zergatik aurkitu dira, orduan, hori erakusten duten hain hondakin gutxi?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.