Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Natur inguruneak
Atala: Natur ingurune epelak

Natur ingurune epela

Natur ingurune epela

Natur ingurune hotzen eta beroen artean kokatzen dira natur ingurune epelak. Beraz, Ipar hemisferioan ageri dira nagusiki: Europan, Ipar Amerikan eta Asian.

Udako eta neguko baldintza klimatikoen arteko desberdintasun handia da ingurune horien ezaugarri nabarmenena. Hiru zona bereiz ditzakegu: ozeanikoa, mediterranearra eta kontinentala.

Natur ingurune ozeanikoa

Ozeaniar paisaia
Natur ingurune ozeanikoa

Europako mendebaldeko eta Ipar Amerikako kostaldeetan hedatzen da nagusiki natur ingurune ozeanikoa. Klima leuna du, itsasoko aireak tenperaturak leuntzen baititu inguru horietan. Horregatik, ez da gorabehera termiko handirik egoten. Prezipitazioak urte osoan gertatzen dira.

Ozeaniar paisaia. Fauna

Landarediari dagokionez, baso atlantikoa edo hosto erorkorrekoa da nagusi (kaduzifolioa), eta zuhaitz nagusiak pagoa eta haritza dira. Basoa narriatzen doan heinean sasiak agertzen dira: garoa, txilarra eta otea. Ikuspuntu ekonomikotik zelaiak garrantzi handia du eta inguru horren berdetasuna eta paisaia tipikoa eskaintzen ditu. Gaur egun, zuhaitz-espezie berriak sartzen ari dira, gaztainondoa eta eukaliptoa nagusiki. Gaztainondoak fruitu jangarria ematen du eta eukaliptoa, oso azkar hazten denez, egur-ustiapenerako oso egokia da.

Ozeaniar paisaia. Landaredia.

Natur ingurune ozeanikoaren fauna ugaria eta anitza da: hartzak, otsoak, bisoiak, igarabak, orkatzak, basurdeak, azeriak, arranoak, eperrak etab.

Natur ingurune kontinentala

Natur ingurune kontinentala

Inguru epelean, natur ingurune kontinentala da nagusi. Amerika, Asia eta Europako barnealdeko azalera handiak hartzen ditu.

Kontinental paisaia

Neguan eta udan, kliman kontraste handiak gertatzen dira, eta urte osoan oso prezipitazio gutxi egoten dira.

Oinarrizko landaredian hosto iraunkorreko zuhaitzak dira nagusi, batez ere, koniferoak: pinuak eta izeiak; baina baita urkiak ere. Natur ingurune kontinentalean baso boreala ere agertzen da; horregatik, ingurune horretan ere, taigak daudela esan daiteke. Dena dela, taigaren hegoaldean kokatu ohi den belardiak azalera handia hartzen du.

Fauna, natur ingurune ozeanikoan dagoenaren antzekoa da; hala, otsoak, hartzak, igarabak, basurdeak, altzeak eta elur-oreinak aurki ditzakegu. Ipar Amerikan bisonte Amerikarrak ere, ikus daitezke. Hegaztien artean, basoiloa eta hegazti migratzaileak dira nagusi.

Natur ingurune mediterranearra

Natur ingurune mediterranearra

Natur ingurune mediterranearra Mediterraneo Itsasoaren ertzean, Kaliforniako kostaldeetan, Txileko erdialdean, Afrikako eta Australiako hegoaldean kokatzen da.

Mediterraniar paisaia

Ikuspuntu klimatikotik, negu leunak eta uda beroak ditu. Prezipitazioak oso urriak dira.

Landarediaren ezaugarri nagusia hosto iraunkorreko zuhaitzak dira, hala nola, pinuak, artelatzak edo arteak, eta zuhaixken eta landare aromatikoen sasien formazioak ere badira. Makis eta garriga izenez ezagutzen dira formazio horiek.

Fauna anitza da, eta sarritan, beste ingurune epelen antzeko animaliak topatzen ditugu: basurdeak, otsoak, orkatzak, untxiak, katamotzak (oso gutxi daude), azeriak, erbiak etab.; hegaztiei dagokienez, lertxunak, lertxuntxoak, arrano beltzak, miruak eta hegazti zangaluzeak daude.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.