Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Klima

Klima hotzak

Klima hotzen artean, bi klima mota bereiziko ditugu: mendikoa eta polarra.

  • Klima hotzak
    Mendiko Klima tropikoen arteko eremuko, eta eremu epeleko mendikateetako eta mendi garaietako klima da. Gora egin ahala, tenperaturak behera egiten duenez, (1.000 m-ko 6 ºC gutxi gorabehera) gailur altuenetan oso tenperatura baxuak egoten dira neguan eta epeltxoagoak udan, nahiz eta askotan 10 ºC-ra iritsi ez.

    Prezipitazioak ugariak izaten dira; neguan batez ere, elurra egiten du. Elurra pilatzen denez, gune honetako ibaiek uhaldi handiak izaten dituzte

    Hemengo faunan, otsoak, azeriak, oreinak etab. aurki ditzakegu.

    Mendia
    Otsoa
  • Klima Polarra Lurraren iparraldeko eta hegoaldeko muturretan aurkitzen dugu, zirkulu polarren inguruan. Tenperaturak oso hotzak izaten dira, ia beti 0 ºC-tik behera. Prezipitazioak urriak izaten dira, eta egitekotan, elurra izaten da gehienetan.
30

Erantzun zure koadernoan

  • Demagun negua dela eta Donostian 11 ºC-ko tenperatura dagoela, zein tenperatura egongo da gutxi gorabehera Aizkorriko gailurrean?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.