Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Klima

Faktore klimatikoak

Klima grezieratik dator, klima hitzetik, dator eta Eguzkiaren inklinazioari egiten dio erreferentzia. Garrantzitsua da eguraldia eta klima hitzak ez nahastea. Lehenengoa, une zehatz batean dagoen atmosferaren egoeraz aritzeko erabiltzen dugu, eta klima berriz, eskualde batean ematen diren baldintza atmosferikoen multzoa da, hau da, klima urteetan zehar eskualde batean izaten den eguraldi atmosferikoaren konstanteen segida da.

Lurreko gune zehatz bateko klima ez da soilik latitudearen (hau da Eguzkiaren inklinazioak ematen duena) araberakoa izango, altitudea, zoru mota, ozeanoarekiko distantzia, mendiekiko erlazioa etab. ere, kontuan hartu beharko ditugu.

Klima bat definitu ahal izateko honelako faktoreak kontuan hartu behar ditugu: batez besteko tenperatura, prezipitazioak, presio atmosferikoa, haizea, airearen hezetasuna, eguzkitan egiten diren orduak etab.

Klimaren faktore nagusiak aztertuko ditugu:

  • Prezipitazioak. Toki batean egoeratan (euritan, elurretan, kazkabarrean) erortzen den ur kopurua da. Plubiometroaren bidez neurtzen da, eta metro koadro bakoitzeko litrotan edo mm-tan adierazten da.
  • Tenperaturak. Airearen bero maila adierazten dute. Termometroaren bidez, eta gradu zentigradotan (º C) neurtzen da. Leku zehatz bateko tenperatura maximoak, minimoak edo batez bestekoak eman ohi dira.
  • Presio atmosferikoa. Lurrazalaren puntu batean dagoen aireak egiten duen presioa da. Barometroaren bidez neurtzen da eta milibareetan (mb.) adierazten da. Eguraldiari buruzko mapetan isobaren bidez azaltzen da, eta horiek atmosferan presio bera duten puntuak batzen dituzten lerroak dira. Presio hori 1.015 mb-tik beherakoa denean (behe-presioak edo ekaitza, B), hodeiak agertzen dira eta euria egiten du. 1.015 mb-tik gorakoa denean (goi-presioa edo antizikloia, A), ez dira hodeiak sortzen eta eguraldia lehorra izan ohi da.
29

Erantzun zure koadernoan

Hurrengo datu hauek erabilita klimograma bat egin ezazu.

Urt Ots Mar Apr Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
T (°C) 10 10 12 16 20 25 28 28 24 20 15 11
P (mm ur) 62 37 37 23 23 14 6 7 15 51 56 71
Eremu klimatikoak

Urtetan klimaren faktoreak aztertu ondoren, hainbat eremu klimatiko daudela jakin da. Horiek Ekuatorearen bi aldeetara eskualde zabaletan banatzen dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.