Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Lurrazala

Ozeano hondoetako erliebea

Ozeano hondoetako erliebeak forma ugari ditu ere. Ozeanoen hondoan, Himalaia bezain mendi altuak, kontinenteetako mendikateak baino luzeagoak, lautada zabalak, eta arroilak eta fosa izugarriak daude.

Ozeanoen hondoetako erliebe forma nagusiak hauek dira:

  • Plataforma edo zapalda kontinentala. Itsasoaren azpian dauden kontinenteen ertzen luzapena da. 500 metroko sakonera izan dezakete, baina, batez besteko sakonera, 130 metro ingurukoa da. Zabalera, kilometro batetik 500 kilometro bitartekoa izan daiteke, eta bat-bateko amildegian amaitzen da: kontinente-ezponda. Hori plataformatik lautada abisaleraino luzatzen da.
  • Lautada abisalak. Itsasoaren azpian sedimentuz estalita dauden malda txikiko lautadak dira. 3.500 metrotik 5.000 bitarteko sakonera dute. Azalean soilik izaten dituzte muinoak eta sumendiak.
  • Dortsal ozeanikoak. Oso altuak izan daitezkeen mendikateak dira. Batzuetan, urgaineratu egiten dira eta uharteak sortzen dituzte. Dortsal batzuk ozeanoen erdigunean daude. Adibidez, dortsal atlantikoa Ozeano Atlantikoaren hondoan dagoen dortsala da, haren erdigunean iparraldetik hegoalderako bidea egiten duena.
  • Itsas Fosak oso barrenera irits daitezkeen sakonune handiak dira. Handiena Mariana uharteetakoa da eta 10.920 metro sakonerara iristen da.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.