Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II

Hasi aurretik

Lurra espaziotik ikusita

Bizi garen planetari buruz dugun ezagutza, geografiaren ohiko ikuspegian oinarritu da hainbat urtetan. Geografia ikastea, askotan, datu eta izen ugari ikastearekin lotu izan da: herrialdeak, lekuak, hiriak, akzidente geografikoak, ekoizpena, biztanleria, ibairik luzeena, mendirik altuena… Orain dela pare bat hamarkadatik hona, geografiak bilakaera bat izan du, eta diziplina ugari biltzen dituen zientzia bihurtu da: Lurreko izaki bizidunen inguruko paisaien, klimen, ingurumenaren eta esparru geografikoaren arteko erlazio konplexuen eta, askotan, ahulen azterketan oinarritu da, eta horietan guztietan, gizakiak nola eragin duen aztertu du.

Geografia berri horrek, geografia planteatzeko ikuspegi berri horrek, analisirako eta informazioa biltzeko metodo eta bitarteko berriak eskatzen ditu. (...) Kamerei esker, milioika pertsonak ikusi dugu Lurra espaziotik eta, horri esker, hutsarte handi horretan, gure planetaren bakardadeaz eta urruntasunaz ohartu gara, duen edertasun ikaragarriaz eta Lurraren ahultasunaz jabetzeaz batera.

Gizadiak eta Lurreko gainerako espezieek bizirik irautea, gure adimenaren, gure abileziaren eta gure bizi-iturri den ingurunean orekari eusteko dugun gaitasunaren menpe dago.

Atlas EL PAÍS Aguilar (Hitzaurrea)

Erantzun zure koadernoan.

  • Zer dakizu Lurraz, bere sorreraz eta aldaketaz?
  • Zergatik bizi daitezke izaki bizidunak Lurrean? Betitik bizi izan dira izaki bizidunak Lurrean?
  • Betitik bizi izan dira izaki bizidunak Lurrean?
  • Zer da erliebea?
  • Erliebearen zein forma ezagutzen dituzu?
  • Nola sortu dira zure ustez?
  • Zein elementuk esku hartzen dute erliebearen aldaketan?
  • Zein proportziotan daude banatuta lurrak eta urak Lurrean?
  • Zein kontinente ezagutzen dituzu?
  • Zein itsaso edo ozeano?
  • Zein klima mota ezagutzen dituzu?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.