Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren mugimenduak eta hauen ondorioak

Translazio mugimendua

Translazio-mugimendua Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimendua da. Horretarako, 365 egun, 6 ordu eta 9 minutu behar ditu Lurrak eta denbora horri urte esaten zaio. Lurrak ibilbide horretan egiten duen orbita ez da zirkularra, elipse-forma du; beraz, urtean zehar Lurretik Eguzkira dagoen distantzia aldatu egiten da: laburrena urtarrilaren hasierakoa da eta perihelio izena du, 147 milioi km-rekin; luzeenak afelio du izena eta 152 milioi km-koa da.

Translazio-mugimenduaren eta Lurreko ardatzaren kokapen makurraren ondorio nagusiak urtaroak dira: udaberria, uda, udazkena eta negua. Urtaro horiek ez datoz bat Ipar eta Hego hemisferioetan.

Urtaroak

Bestetik, makurdura horrek egunen eta gauen iraupen desberdinak ere sortzen ditu. Beraz, iraupen luzeenak eta laburrenak ekainaren 22 eta abenduaren 22 inguruko solstizioetan gertatzen dira. Era berean, beste bi unetan ere egunaren eta gauaren iraupena berbera da: irailaren 23 eta martxoaren 21 inguruko ekinozioak dira. Egun horien artean garatzen dira urtaroak: udaberria, uda, udazkena eta negua. Ipar hemisferioan, ekainaren 22ko solstizioa udaren hasierari dagokio. Hego hemisferioan, aldiz, urteko egunik laburrena da egun hori, eta orduan hasten da negua. Udaberriko eta udazkeneko ekinozioetan egunek bi hemisferioetan berdin irauten dute.

14

Erantzun zure koadernoan.

  • Aurreko marrazkiak behatu ondoren, honako taula osatu eta galderei erantzun.
Urteko Urtaroa Hasiera eta bukaera datak Eguneroko eguzki-orduak Eguerdiko tenperatura
Udaberria      
Uda      
Udazkena      
Negua      
  • Zein urtarotan daude eguzki-ordu gehien eta gutxien?
  • Zein urtarotan izaten dira eguerdiko tenperaturarik altuenak eta baxuenak?
  • Zein urtarotan izaten dira eguerdiko itzalik handienak eta txikienak?
15

Erantzun zure koadernoan.

  • Nola konpon daiteke egutegietan urte batek 365 egun baino gehiago izateak baina 366 baino gutxiago izateak sortzen duen desoreka?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.