Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta

Eguzki-Sistema

Eguzki-Sistema

Eguzki-Sistema Eguzkiak eta haren inguruan mugitzen diren gorputzek osatzen dute: zortzi planeta eta horien inguruko sateliteak, asteroideak, meteoritoak, kometak, hautsa eta gasa. Disko-itxura du eta 12.000 milioi kilometroko diametroa. Nahiz eta azken urteetan planetaz osatutako beste sistema batzuen aztarnak aurkitu diren, eguzki-sistema da zehaztasunez ezagutzen dugun bakarra. Zientzialariek duela 4.600 milioi urte inguru sortu zela uste dute, grabitatearen indarraren ondorioz gasez eta hautsez osatutako laino ikaragarri bat uzkurtu eta abiadura handiz biraka hasi zenean. Lehendabizi, Eguzkia sortu zen, eta gero, materia-hondarretatik, sistemako gainontzeko argizagiak.

Eguzki orbanak
Eguzkia
Eguzkiaren zatiak

Eguzkiak eguzki-sistemako masaren %99 baino gehiago du, eta, horregatik ibiltzen dira gainerako argizagiak haren orbitan. Beraz, Lurretik hurbilen dagoen izarra da eta 5.000 milioi urterako erregaia du. Agortzean, erraldoi gorri bihurtuko da, eta gero, nano zuri.





Lurretik Eguzkiaren kanpoko geruza ikus daiteke, fotosfera izenekoa eta 6.000 ºC-ko tenperatura du, 4.000 ºC-ko gune hotzagoekin; gune hotzago horiek eguzki-orbanak izena dute. Nukleoan tenperatura 15 milioi gradura iristen da.

Eguzkiaren argia oso indartsua da eta ez diogu inoiz zuzenean begiratu behar, eguzkitako betaurrekoekin ere begiak kaltetzeko arriskua baitugu. Zientzialariek, Eguzkia aztertzeko, teleskopioak, irrati-teleskopioak eta beste tresna batzuk erabiltzen dituzte. Gainera, zunda espazialak jaurti dituzte hobeto aztertzeko.

Errotazioa eta Translazioa

Eguzki sistemako planetek bi mugimendu egiten dituzte nagusiki:

  • Errotazioa: beren ardatzaren inguruan birak ematen dituzte. Bira batek planetaren “egunaren” iraupena zehazten du;
  • Translazioa: eguzkiaren inguruan osatzen duten orbita da. Bira batek planeta horren “urtea” zehazten du.

Planetek ia plano berean ematen dituzte birak, baina Eguzkitik urrutien dauden planeten translazio-aldiak luzeagoak izaten dira. Forma esferikoa dute eta poloetan apur bat zapalduta daude. Material pisutsuenak nukleoan edo barneko aldean daude eta arinenek, hala nola gasek, atmosfera osatzen dute, planetako alderdirik kanpokoena. Planeta gehienek sateliteak dituzte eta horiek ere ez dute berezko argirik.

Planetak

Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte eta Pluton planeta txikiak eta arrokatsuak dira eta, errotazio-mugimendu geldoa izateaz gain, satelite gutxi dituzte edo, batzuek, batere ez. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno planetak aldiz ikaragarri handiak eta arinak dira, oso azkar ematen dituzte birak eta satelite ugari dituzte.


5

Erantzun zure koadernoan.

  • Argiaren abiadura segundoko 300.000 km-koa dela jakinda, zenbat denbora behar du Eguzkiaren argiak Lurrera iristeko? Eta Jupiterrera eta Plutonera iristeko? Kalkula ezazu argi-urte batek zenbat km. dituen.
6

Erantzun zure koadernoan.

  • Zein da planetarik handiena? Eta txikiena? Eta Eguzkitik hurbilen dagoena? Eta urrutien dagoena? Zein dira planeta gotorrak izenekoak? Eta gaseosoak?
7

Erantzun zure koadernoan.

  • Planeta baten eta Eguzkiaren arteko distantziaren eta planeta horretan bizitza egoteko aukeraren artean erlaziorik badagoela uste al duzu? Erantzunaren zergatia eman.
8

Erantzun zure koadernoan.

  • Espazioa aztertzea oso garestia da. Horretan inbertitzea egokia dela iruditzen zaizu? Zergatik? Pentsa ezazu horri guztiari buruz, eta gelan eztabaidatu.
9

Erantzun zure koadernoan.

  • Informazioa lortu, eta taldeka, espazioaren konkistaren historiari buruzko horma-irudi bat egin.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.