Ekialdeko Inperioak

Europako ekialdean bizantziar inperioa 1453an desagertu zen, turkiarrek Konstantinopla hiriburua konkistatu zutenean. Turkiarrek Otomandar inperio handia osatu zuten. Soliman Handiaren agindupean (1520-1569) lortu zuen bere goreneko unea. Solimanek hegemonia lehiatu zuen Carlos V.arekin. Inperioa gorenen zegoenean, XVI. eta XVII. mendeetan, hiru kontinentetan zabaltzen zen.

Ondoriotasun ortodoxo eta bizantziarra Ivan Handia Moskuko printzeak jaso zuen. Tsar titulua hartu zuen eta Inperio errusiarra izango zenaren oinarriak ezarri zituen.